Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Petronorreko enpresa-batzordeak lau greba-aldi deitu ditu irailera bitartean

Langileek bete behar dituzten aparteko orduengatik protesta egingo dute, eta "egiturazko lanpostuak" bete ditzatela eskatu.
18:00 - 20:00
Langileen eta zuzendaritzaren arteko desadostasuna aurki gainditzea espero dute

Petronorreko enpresa-batzordeak lau greba-aldi deitu ditu ekainetik irailera bitartean, langileek egin behar dituzten aparteko orduengatik protesta egiteko eta "egiturazko lanpostuak" bete ditzatela eskatzeko.

Ohar baten bidez enpresa-batzordeak adierazi duenez, greba-aldi bakoitzak 64 orduko iraupena izango du. Datuen arabera, 2017an Ekoizpen zuzendaritzan 22.469 aparteko ordu egin zituzten, 20.586 2018an, eta 11.156 2019ko lehen lau hilabeteetan.

"Ez dugu soldata igoerarik eskatzen, egiturazko lanpostuak betetzea baizik, eta baliabide guztiak eskura jartzea, langileek egin behar dituzten aparteko ordu kopurua murrizteko", azaldu du enpresa-batzordeak.

Salatu duenez, aparte orduak bete behar izateak langileen osasunari eta segurtasunari kalte egiten die, "baita lantegiaren segurtasunari eta ingurumenari ere", eta "familia-kontziliazioa oztopatzen du".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X