LAN GAIXOTASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kalte-ordaina eman beharko diote amiantoak gaixotutako langile bati

Sidenorrek eta Confivacasak 311.000 euro baino gehiago ordaindu beharko dizkiote amiantoarekin lan egitearen ondorioz minbizia duen gizon bati.
Sidenor enpresa, Basaurin (Bizkaia).
Sidenor enpresa, Basaurin (Bizkaia). Argazkia: EFE.

Bilboko lan-arloko 2. epaitegiak amiantoaren eraginez minbiziak jotako langile bati 311.000 euro baino gehiagoko kalte-ordaina ematera zigortu ditu  Sidenor eta Confivacasa.

Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteak (Asviamie) prentsa-ohar batean adierazi duenez, biktimak ijele lanak egin zituen 1972tik Echevarria SA enpresan, Basaurin (Bizkaia), 2003an aurretiko-erretreta eta 2010ean behin betiko erretiroa hartu arte.

2018an, mesotelioma epitelioide gaizto bat diagnostikatu zioten, eta, urte bereko urrian, laneko gaixotasun baten ondoriozko ezintasun iraunkor absolutua aitortu zion Gizarte Segurantzak.

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak (Osalan) eta Lan Ikuskaritzak egindako txostenen arabera, langileak amiantoaren eraginpean izan zen bere lan-bizitzan zehar.

Asviamieren esanetan, langileak ez zuen partikula kutsagarrietatik babesteko ekipamendurik izan, eta enpresak ez zuen amianto-zuntzak arnasteko arriskuaz ohartarazi.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X