BEC
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2020ko Makina-Erremintaren Biurtekoa aurkeztu dute, Hannoverren

Barakaldoko BECen egingo da ekitaldia, maiatzean, eta "puntako teknologia" izango da nagusi.
18:00 - 20:00
Datorren urteko Makina-erremintaren biurtekoak digitalizazioa izango du ardatz nagusi

Makina-Erremintaren Biurtekoa (BIEMH), 2020ko maiatzaren 25etik 29ra Barakaldoko BECen egingo dena, aurkeztu dute gaur Hannoverreko (Alemania) EMO azokan, erakundeetako eta enpresetako ordezkari andanaren aurrean.

BIEMHren 31. edizio horretan ekoizle, inportatzaile eta banatzaile nagusiak bilduko dituzte, mundu osoko bisitari eta erosleei azken aurrerapen teknologikoak erakusteko.

BIEMHren antolatzaileak enpresen, erakundeen eta hedabideen ordezkariekin bildu dira EMO azokaren barruan, eta biurtekoa sustatzeko kanpainaren berri eman diete.

Ekitaldian parte hartu dute, besteak beste, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikorako sailburuak, Xabier Basañez BECen zuzendariak, Xabier Ortueta AFM Clusterren zuzendariak, Koldo Arandia Ibarmiarenak, Rafael Idigoras Soralucerenak, eta Sergio Ruiz de Larrea Ona Electroerosionen Merkataritza zuzendariak.

Ekitaldiaren hasieran Tapiak azaldu duenez, "makinei inteligentzia sartzeko gaitasunak eta konektibitateak diseinuaren prozesua iraultzen ari dira, ekoizpen era berriekin eta aurreikuspen eta mantentze-sistema berriak eskaintzeko aukerekin batera".

2018ko Biurtekoan 61 herrialdetatik etorritako 42.000 pertsonak eta 1.751 enpresak parte hartu zuten, eta salerosketak izan ziren sektore guztietan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X