Zumaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Balenciaga ontziolak bi ontzi berri eraikiko ditu 2021ra bitartean

Hirugarren ontzi batena ere oso aurreratua dutela iragarri diote ontziolako arduradunek EiTBri.
Groenlandiako Ingurumen Ministerioak eskatutako ontzi ozeanografikoa. Argazkia: @balenciaganews

Balenciaga ontziolak bi ontzi berri eraikiko ditu 2021era bitartean: alde batetik, Groenlandiako Ingurumen Ministerioak eskatutako ozeanografiko bat martxan jarriko du urrian; bestetik, datorren urte hasieran, Norvegiako armadore batentzat izokinak hazteko beste ontzi berritzaile bat egingo du. Gainera, hirugarren ontzi batena ere oso aurreratua duela iragarri dio EiTBri.

Balenciagak merkatu berriei ekin behar izan die duela bost urte izaniko krisialdiari aurre egiteko. Ikerketarako eta arrantzari lotutako ontziek mundu mailan lehiatzea ahalbideratu die. Hala ere, merkatua ez da batere samurra; izan ere, EAEn egindako ontzien kostua arazo nagusietako bat da. Estatuaren laguntza jasotzen duten hainbat herrialde —Turkia, Korea edo Txina— arazo horiek gainditzen ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X