Eusko Jaurlaritzak Kaikuren % 7,31 erosi du, 6,6 milioi euroren truke
Eusko Jaurlaritzak baimena eman dio Finantzen Euskal Kontseiluari erosteko, 6,6 milioi euro ordainduta, Kaiku Elikadura Korporazioko % 7,31; esne-produktuak eta nekazaritzako elikagaien produktuak merkaturatu, banatu eta saltzeko Kaiku taldeko sozietate nagusia da hori.
Finantzen Euskal Kontseilua Eusko Jaurlaritzaren mendeko erakunde publikoa da, eta xede du euskal enpresen finantziaziorako sarbidea erraztea. Kaikun egoteak euskal enpresaren estrategia eta euskal lehen sektorearekiko haren konpromisoa indartuko du.
Hala, Kaikuren eta haren berrikuntzaren bidez, tokiko nekazariek ekoiztutako esnearen bilketa bermatzen da (km0 produktuak), Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuak asteko Gobernu bileran azaldu duenez.
393,3 milioi euro fakturatu zituen 2018an
393,3 milioi euro fakturatu zituen Kaikuk 2018an, eta gastu finantzarioak kendu baino lehen kalkulatutako esleipenaren mozkin gordina 23,6 milioikoa izan zen. Kaiku 1950eko hamarkadan sortu zen, eta, egun, konpainiaren kapital soziala 82 milioi eurokoa da.
Kaiku sozietate kooperatiboa akzioen % 10,79ren jabea da; Laboral Kutxak % 8,23 du; eta Lleters Llet Nostrak, % 0,20. EMMI AG suitzarra da orain akzio-gehiengoduna, % 73,47rekin baino gehiagorekin.
Orain Eusko Jaurlaritzak erosi duen gainerako % 7,31 Ekarpen Private Equityk zuen. Azken horren bazkideak dira Jaurlaritza bera, hiru Foru Aldundiak, Mondragon taldea eta Kutxabank.
Sailburuak azaldu duenez, Ekarpen 2015eko martxoan sartu zen Kaiku Elikadura Korporazioan, aldi baterako; orain, aldiz, taldetik irtetea erabaki du. Azpiazuren esanetan, Jaurlaritzak "iraunkortasuneko bokazioarekin" erabaki du Ekarpenen akzioak erostea; izan ere, administraritzaren iritziz, Kaiku taldea hazten eta enplegua sortzen ari da, eta "interes estrategikoa" du nekazaritzako elikagaien sektorean.
Euskadirekiko enpresaren konpromisoa indartzen du
Gainera, zehaztu duenez, Eusko Jaurlaritza akzioduna izateak Euskadirekiko enpresaren konpromisoa are gehiago indartzea ahalbidetuko du, hain zuzen ere, bertan duen sustraitzea. Kaikuk Euskadin du helbide soziala.
Sailburuak azpimarratu du operazio hau pauso garrantzitsua dela, eta lehen sektorearen aldeko apustua indartuko duela. Esan duenez, "geratzeko asmoz" sartu da Jaurlaritza sozietate horretan.
Konpainiaren ezaugarriak kontuan izanik, baliteke partizipazioa Finkatuz funts publikoko zerrendara gehitzea. Funts horren hasierako inbertsioa 100 milioi eurokoa izango da, formalizatu ostean.
Albiste gehiago ekonomia
Euskal kostaldean udan pisua alokatzea gutxi batzuen eskura dagoen luxua bilakatu da
Opor garaiko alokairuen prezioak % 40 igo dira azken bost urteetan. Jabe askok etekin ekonomikoa bilatzen dute: nahiago dute alokairuen epeak laburtu eta diru-sarrerak handitzea.
Euskal ekonomia % 2,2 hazi da iaztik
Enpleguak % 1,4 egin du gora bigarren hiruhilekoan, Eustaten datuen arabera. Lehen hiruhilekoarekin alderatuta, igo egin dira bai BPGa (% 0,5), bai enplegua (% 0,3).

Eusko Jaurlaritzak 1.385 eurorainoko tartea aurreikusi du EAEko gutxieneko soldata negoziatzeko
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko hitzarmenetan gutxieneko soldata planteatu du Euskadin: 1.268 eta 1.385 euro gordin artekoa 14 ordainsaritan, hau da, Estatuarekin alderatuta % 7 eta 17 gehiago.

Hauek dira Euskadik kudeatuko dituen sendientzako laguntza berriak
Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du Gizarte Segurantzaren kotizazio gabeko hainbat familia-prestazioren kudeaketa eta ordainketa, Euskadin 20.000 pertsona ingururentzat onuragarria izango den eta 100 milioi euro inguruko inbertsioa suposatuko duen transferentzia baten bidez.
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak SEPIren parte-hartzea bideratu dute, Talgoren operazioa gauzatu ahal izateko
Joan den astean, SEPIk Talgo erosteko operazioan "atzera egin" zuela salatu zuen Eusko Jaurlaritzak.
Euskadik babes ofizialeko 1.000 etxebizitza berreskuratuko ditu irailetik aurrera
Erabaki "estrategikoa" da, Euskadiko etxebizitza-parke babestua indartzeko eta, aldi berean, 20 milioi euro inguru sartzeko aukera emango duena. Diru hori alokairu-erregimeneko etxebizitza publiko berriak eraikitzeko erabiliko da oso-osorik.
Ertzainak urriko nominan hasiko dira soldata-igoerak kobratzen
Gobernu Kontseiluak Ertzaintzaren lan-baldintzak (2028ra arte) arautzen dituen akordioa baliozkotzen duen dekretua onartu du. Agenteek urtean 4.200 euro gordineko gutxieneko igoera jasoko dute, eta urriko nominan hasiko dira jasotzen.
Ekainean, urtearteko KPIa % 2,8raino igo da EAEn, eta % 2,4an kokatu da Nafarroan
Espainiako Estatistikako Institutuak argitaratutako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak du erkidegoetan tasarik altuena, Balearrekin batera; izan ere, % 2,8ko indizea dute biek ala biek.
Villavesetako langileek bertan behera utzi dute greba, eta irailean lanuzteei helduko diete berriro
Iruñerriko autobus zerbitzuko beharginek erabakia batzarrean hartu dute. Ondorioz, asteartetik zerbitzua normaltasunez emango dute, udan zenbait mobilizazio eginez.
UEFA Europa Ligako finalaren itzulkina inbertsioa halako hamar izango dela uste du Bilboko Udalak
Bilboko Elkarrekinek eta EH Bilduk datu zehatzagoak eskatu dituzte, ingurumen-inpaktuari, benetan sortutako enpleguari eta proiektatzen den hiri-ereduari buruz.