Iaz baino % 10,6 lan-istripu gehiago izan dira urtarrilean Euskadin

Baja hartzea behar izan duten 3.247 lan istripu izan dira urtarrilean Euskadin, aurreko urtean baino % 10,6 gehiago. Hildakoak eragin dituzten lan istripuak hiru izan dira guztira, aurreko urtean baino kasu bat gehiago, Osalanen arabera.
Datu hauek lan jardunaldiaren barruko ezbeharrak, 'in itinere' gertatutakoek eta berreroritakoak ere hartzen dituzte. Jardunaldiaren barruko istripuak 2.699 izan dira (% 10,6 gehiago) eta lanerako bidean emandakoak 392 (% 20,2 gehiago).
Lanaldian izandako istripuetatik 2.681 arinak izan dira (% 10,4 gehiago), 15 larri (% 36,4 gehiago) eta 3 hildako (2019an baino bat gehiago). 'In itinere' suertatutako ezbehar arinak 391 izan dira (% 20,7 gehiago), istripu larri bakarra (bi izan ziren 2019an) eta aurreko urtean bezala ez dira hildakorik erregistratu.
Jardunaldiaren barnean ezbehar kopuru handiena izan duen sektorea Zerbitzuak izan dira (1.603 istripu); bigarrenez, Industria (804 ezbehar); hirugarrenez, Eraikuntza (249 istripu); eta amaitzeko, Nekazaritza, Abeltzaintza zein Arrantza (43 ezbehar).
Lan gaixotasunak
Euskadin baja hartzea eragin duten 141 pertsona gaixotu dira urtarrilean, % 28,2 gehiago 2019ko lehen hilabetean erregistratutakoekin alderatuz.
Baja hartzea behar izan ez duten pertsona gaixoak 132 izan dira guztira, % 26,9 gehiago 2019an zenbatutako 104 gaixotasunekin konparatuz.
Albiste gehiago ekonomia
Euskal ekonomia % 2,2 hazi da iaztik
Enpleguak % 1,4 egin du gora bigarren hiruhilekoan, Eustaten datuen arabera. Lehen hiruhilekoarekin alderatuta, igo egin dira bai BPGa (% 0,5), bai enplegua (% 0,3).

Eusko Jaurlaritzak 1.385 eurorainoko tartea aurreikusi du EAEko gutxieneko soldata negoziatzeko
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko hitzarmenetan gutxieneko soldata planteatu du Euskadin: 1.268 eta 1.385 euro gordin artekoa 14 ordainsaritan, hau da, Estatuarekin alderatuta % 7 eta 17 gehiago.

Hauek dira Euskadik kudeatuko dituen sendientzako laguntza berriak
Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du Gizarte Segurantzaren kotizazio gabeko hainbat familia-prestazioren kudeaketa eta ordainketa, Euskadin 20.000 pertsona ingururentzat onuragarria izango den eta 100 milioi euro inguruko inbertsioa suposatuko duen transferentzia baten bidez.
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak SEPIren parte-hartzea bideratu dute, Talgoren operazioa gauzatu ahal izateko
Joan den astean, SEPIk Talgo erosteko operazioan "atzera egin" zuela salatu zuen Eusko Jaurlaritzak.
Euskadik babes ofizialeko 1.000 etxebizitza berreskuratuko ditu irailetik aurrera
Erabaki "estrategikoa" da, Euskadiko etxebizitza-parke babestua indartzeko eta, aldi berean, 20 milioi euro inguru sartzeko aukera emango duena. Diru hori alokairu-erregimeneko etxebizitza publiko berriak eraikitzeko erabiliko da oso-osorik.
Ertzainak urriko nominan hasiko dira soldata-igoerak kobratzen
Gobernu Kontseiluak Ertzaintzaren lan-baldintzak (2028ra arte) arautzen dituen akordioa baliozkotzen duen dekretua onartu du. Agenteek urtean 4.200 euro gordineko gutxieneko igoera jasoko dute, eta urriko nominan hasiko dira jasotzen.
Ekainean, urtearteko KPIa % 2,8raino igo da EAEn, eta % 2,4an kokatu da Nafarroan
Espainiako Estatistikako Institutuak argitaratutako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak du erkidegoetan tasarik altuena, Balearrekin batera; izan ere, % 2,8ko indizea dute biek ala biek.
Villavesetako langileek bertan behera utzi dute greba, eta irailean lanuzteei helduko diete berriro
Iruñerriko autobus zerbitzuko beharginek erabakia batzarrean hartu dute. Ondorioz, asteartetik zerbitzua normaltasunez emango dute, udan zenbait mobilizazio eginez.
UEFA Europa Ligako finalaren itzulkina inbertsioa halako hamar izango dela uste du Bilboko Udalak
Bilboko Elkarrekinek eta EH Bilduk datu zehatzagoak eskatu dituzte, ingurumen-inpaktuari, benetan sortutako enpleguari eta proiektatzen den hiri-ereduari buruz.
Azken egunetako txingorrak kalte "oso handia" eragin du Arabako Errioxako mahastietan
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren arabera, Samaniego, Navaridas, Leza eta Eskuernaga herrietan jo du gogorren.