Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maiatzaren amaierarako Bilbon hegaldiak egotea espero dute nazioarteko konpainiek

Aer Lingus eta Easyjet gainerakoei aurreratu zaizkie eta hegaldiak eskaintzen dituzte maiatzaren 2rako eta 8rako.
Loiuko aireportua. Argazkia: Efe
Loiuko aireportua. Argazkia: Efe

Nazioarteko aire konpainia nagusiek Bilboko hegaldi zuzenak maiatzaren amaieran edo ekainaren hasieran berrezartzea espero dute, haien webguneetan agertzen denez, baina Aer Lingusek maiatzaren 2tik aurrera ere eskaintzen ditu.

Martxoaren amaieran utzi zituzten bertan behera Bizkaiko hiriburura zihoazen hegaldiak edo handik abiatzen zirenak, koronabirusa Europan zabaltzen ari zenean eta herrialde batzuk konfinamendua ezarri eta nazioarteko bidaiak debekatu ahala; eta hasiera batean, apirilaren amaieran eta maiatza hasieran itzuli nahi zuten ohiko jarduerara.

Osasun krisiaren zabalkundearekin, Bilboko aireportuan konexioak dituzten nazioarteko aireko konpainiek (Air France, British Airways, Lufthansa, KLM eta Turkish Airlines) atzeratu egin behar izan dituzte asmoak maiatzaren amaierara edo ekainaren hasierara arte.

Kontrako jarrera dute Aer Lingus irlandarrak eta Easyjet britainiarrak eta TAP portugaldarrak; izan ere, lehenengo biek maiatzaren 2an eta 8an hegaldiak eskaintzen dituzten arren, TAPek ez du eskaintzarik uztailaren 1a arte.

Tartean kokatzen da British Airways, bidaia-txartelen salmenta maiatzaren 16tik aurrera eskaintzen duelako.

Maiatzaren 29an Istanbul eta Bilbo arteko hegaldiak berreskuratu nahi ditu Turkish Airlainek, eta Volotea ere orduan da hastekoa.

Ekainaren 1era arte itxarongo dute, aldiz, Air Francek, Lufthansak eta KLMk.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Pentsiodunen protesta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alderdiek pentsioak "trukerako txanpon" gisa ez erabiltzea eskatu dute pentsiodunek PPren egoitzen atarian

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak elkarretaratzeak deitu ditu Hegoaldeko hiriburuetan, "PP, Vox, Junts eta UPNk, eskuinak eta ultraeskuinak" pentsioak igotzeko dekretuari uko egiteagatik "haserre" daudela adierazteko. Izan ere, joan den asteartean, alderdi horiek eman zioten kontrako botoa Kongresuan aurtengo pentsioen igoera jasotzen zuen lege-dekretuari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X