Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pandemiari lotutako MEDE maileguak zehaztuko ditu Eurotaldeak ostiral honetan

Europako Batzordearen aurreikuspen ekonomikoak ere aztertuko dituzte. Horien arabera, euroguneko ekonomia % 7,7 jaitsiko da, eta Grezia, Italia eta Espainia izango dira herrialde kaltetuenak.
Eurotaldeak aurreikuspen ekonomikoak ere aztertuko ditu
Eurotaldeak aurreikuspen ekonomikoak ere aztertuko ditu. Argazkia: Efe.

Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroek bilera dute gaur erreskateetarako Europako funtsen bidez emango dituzten maileguen oinarrizko ezaugarriak zehazteko. Mailegu horiekin COVID-19aren ondorioz sortutako egoerari eta osasun sistemek eragindako gastuei aurre egin nahi diete.  

Hori izango da bilerako gai nagusia. Langabeziaren aurkako Europako funtsa (SURE) eta konfinamenduaren osteko ekonomia krisiari aurre egiteko estrategien eztabaida ez dira mahai gainean egongo.

Bai hitz egingo dute Europako Batzordeak egindako aurreikuspen ekonomiko berrien inguruan. Horien arabera, euroguneko ekonomia % 7,7 jaitsiko da, eta Grezia, Italia eta Espainia izango dira ekonomia kaltetuenak.

Bileran Nadia Calviño Espainiako presidenteordea izango da eta helburu nagusia MEDEko baldintzak zehaztea da. "Gauzak ondo doaz, oraindik gai batzuk zehaztu gabe daude, baina borondate handia dago", esan du goi-funtzionario batek. Bilerari buruz, "baikorra" dela azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X