Krisi ekonomikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urte arteko inflazioak behera egin du apirilean; % 0,5 Euskadin eta % 1 Nafarroan

Espainia mailan, Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) % 0,7 jaitsi da, erregaien merkatzeagatik eta elikagai freskoen prezioak igoera nabarmena izan duen arrean.
Elikagai freskoen prezioek igoera nabarmena izan dute
Elikagai freskoen prezioek igoera nabarmena izan dute. Argazkia: Efe.

Urte arteko inflazioa % 0,5 jaitsi da Euskadin apirilean, eta % 1 Nafarroan. Prezioei dagokienez, % 0,3ko igoera izan dute Euskadin eta % 0,4koa Nafarroan.

Espainiako Estatistika Institutuak aditzera emandako Kontsumo Prezioen Indizearen arabera, Euskadin sei ehuneneko jaitsiera izan da, otsailean % 0,1ekoa izanda.

Nafarroari dagokionez, 2020an prezioak % 1,8 jaitsi dira.

Espainiaren kasuan, KPI % 0,7 jaitsi da apirilean 2019ko apirilarekin alderatuta. 2016tik ematen den lehenengo jaitsiera da. Arrazoi nagusia erregaien prezioetan izandako beherakada da, elikagai freskoenak nabarmen igo diren arren.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X