KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitzen salerosketak % 19 jaitsi dira EAEn eta % 26 Nafarroan martxoan

Etxebizitzen salerosketei dagokienez, erkidego guztiek izan dituzte urteko tasa negatiboak martxoan.
Emakume bat salgai dauden etxebizitzen kartelen aurrean
Emakume bat salgai dauden etxebizitzen kartelen aurrean. Irudia: EFE

Etxebizitzen salmentak % 18,9 murriztu dira EAEn martxoan, koronabirusaren pandemia dela eta, 1.389 operazio erregistratu baitira.

Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) argitaratutako datuen arabera, etxebizitzen salerosketan alorrean erkidego guztiek izan dituzte urteko tasa negatiboak martxoan, baina Espainian, oro har, % 18,6 egin dute behera, 34.806 operaziorekin.

Jaitsiera txikienak Murtzian (% 4,2), Kanarietan (% 6,8) eta Gaztela-Mantxan (% 10,7) izan dira; beherakada handienak, berriz, Madrilen (-% 30,8), Asturiasen (-% 26,4) eta Nafarroan (-% 26) izan dira.

Guztira, martxoan 5.002 finka eskualdatu dira EAEn, duela urtebete baino % 32,3 gutxiago. Horietatik 412 landa-lurrak dira eta 4.590 hirikoak; 2.330 etxebizitza, 97 orube eta bestelako 2.163 hiri-finka (garajeak, bulegoak eta trastelekuak, esaterako).

Eskualdatutako 2.330 etxebizitza horietatik 1.389 salerosi egin dira, 538 herentziak dira, 40 dohaintzak, 2 trukeak eta 361 bestelako eskualdatzeak.

Martxoan EAEn saldutako etxebizitza gehienak, 1.142, libreak izan dira, eta 247 babes ofizialekoak. Antzinatasunari dagokionez, 1.192 erabiliak dira, eta 197 berriak.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X