Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pentsioen gastua jaitsi egin da lehenengo aldiz, COVID-19a dela eta

Birusa hilgarriagoa izan da adinekoen artean, eta horregatik baja gehiago egon dira, eta beste batzuk erretiroa atzeratu dute negozioak gelditu egin dituztelako.
Pentsiodunak. Argazkia: EiTB
Pentsiodunak. Argazkia: EiTB

Gizarte Segurantzaren kotizazio bidezko pentsioen nomina 9.852,78 milioi eurokoa izan da maiatzaren 1ean, aurreko hilean baino % 0,27 txikiagoa; beraz, beherakada izan da pentsioen ordainketan, erretiroa hartu dutenak gutxiago izan direlako eta koronabirusak ohikoak baino heriotza gehiago eragin dituelako adinekoen artean.

Espainiako Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak argitaratutako datuetan ikus daitekeenez, maiatzaren 1ean kotizazio bidezko 9.754.137 pentsio izan dira, hilabete bat lehenago baino 38.508 gutxiago.

Pentsiodunen artean izan diren bajetan zerikusi handia izan omen du COVID-19ak adinekoei eragin diela gogorren, eta alta gutxiago izan dira erretiroa hartzear zeuden askok atzeratu egin behar izan dutelako prozesua enpresak itxita egon direlako.

Gizarte Segurantzak jakinarazi duenez, apirilean 31.232 alta izan dira, aurreko hilean baino % 13,9 gutxiago, eta 2019ko hilabete berean baino % 32,2 gutxiago.

Urteko lehenengo lau hilabeteak kontuan hartuta, 157.896 pentsio berri zenbatu dituzte, 2019ko lehenengo lauhilekoan baino % 22,1 gutxiago; eta bajak 205.638 izan dira, aurreko urtean baino % 17,5 gehiago.

Ministerioak ez du apirileko bajen datua eman, baina orokorra eman duenez, 69.857 izan zirela ondoriozta daiteke, martxoan baino 43.370 gehiago, eta 2015eko urtarriletik izan den datu altuena.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X