Abaletan 40.000 milioi euro eta beste 10.000 milioi Espainiako enpresak salbatzeko
50.000 milioi euroko neurri-sorta berria onartu du Espainiako Gobernuak, horietatik 40.000 milioi euro inbertsio proiektu berrietarako Kreditu Institutu Ofizialeko (ICO) abalak izango dira, eta beste 10.000 milioi kaudimen arazoak dituzten enpresa estrategikoak laguntzeko.
Ministroen Kontseiluak lege-dekretua onartu du ostiral honetan, enplegua eta ekonomia berriz suspertzeko premiazko neurriekin, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak ostegunean iragarri bezala.
Aldez aurretik, pandemiak eragindako krisiaren ondorioak arintzeko 100.000 milioi euro ICO abal bideratu ditu Exekutiboak.
Aurrekoetan helburua enpresei likidezia ematea izan bada, oraingoan 40.000 milioi euroko abalak enpresen eta autonomoen inbertsio berriak babesteko izango dira, balio erantsirik handiena sortzen den arloetan, digitalizazioa eta jasangarritasuna ardatz.
Sindikatuekin eta patronalarekin ituna sinatu ondoren, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak azaldu duenez, ICO-COVID abalekin 10.000 operazio egunean egin dira, 60.000 milioi euro baliabide martxan jarriz. Horrela, 400.000 enpresa baino gehiagoren likidezia lagundu dute, horietatik % 98 enpresa txiki eta ertainak eta autonomoak.
Espainiako Gobernuak, gaur onartutako lege-dekretuarekin, beste pauso bat eman du enpresei laguntzeko orduan, eta tresna bat sortu du, “arazo larriak” dituzten enpresei laguntza publikoa emateko.
Turismoa
Gainera, pandemiak gehien astindutako sektore bati laguntzeko neurri bereziak aurreikusi ditu lege-dekretuak: turismoa. Hipoteka ordaintzeko 12 hilabeteko luzamendua eman die enpresei, eta 216 milioi euroko programa bat martxan jarri, sektorearen digitalizazio proiektuak finantzatzeko.
Azkenik, turismo, merkataritza eta ostalaritza enpresek ez dituzte uztailetik urrira bitartean Gizarte Segurantzari egin beharreko ekarpenen % 50 egin beharko, hau da, salbuetsita egongo dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko San Mameseko zabalgunean
Athletic-Betis partidaren atarian lan erregulazioa eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera borondatezko bajei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute eta zalantzak dituzte 301 langileek izena eman ote duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.