AHT
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abiadura Handiko Trenaren geltokia eraikitzen hasi dira Donostian

Egungo pasabidea behin-behineko batengatik ordezkatuko da lanek irauten duten bitartean, eta orain arte bezala trenbidearen bi aldeak lotuko ditu: Frantzia Pasealekua eta Blas de Otero Plazako etxeak.

Gaur hasi dira Abiadura Handiko Trenaren geltokia eraikitzeko lehen lanak Donostian. Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu ditu eraikuntza lanak,eta proiektua UTE Eptisa Cinsak firmatu du. 80,4 milioiko aurrekontua eta 42 hilabeteko egite-epea du lanetarako, eta uneoro trenbide zerbitzua bermatuko dute.

Eman beharreko lehen pausuak lanak hasteko topografia lanak egitea, hartu beharreko eremuak hesitzea eta bulegoak prestatzea da. Lanen gehiengoa trenbide eremuan egingo direnez, Donostiako bizilagunei sortutako eragozpenak mugatuak izango dira.

Eragozpen horietako bat 18 eta 24 zenbakien artean Mundaiz kalean uztaila amaiera aldera trenbidearen desbideratzeak prestatzeko egingo diren mozketa izango da. Inguru horretan obretara sarbide puntu bat kokatuko da, eta Federico García Lorca Pasealekuan eten puntualak egingo dira. Horrez gain, Auzitegietako plazaren eremu bat hartuko da, Teresa de Calcuta plazaren ondoan.

Azaroan hasiko dira Frantzia Pasealekuan, egungo geltokia eta haren ondoko hotelaren artean egingo den oinezkoentzako behin-behineko pasabidea egingo da. Egungo pasabidea 2021eko udaberritik aurrera itxi eta bota egingo dute, eta gaineko pasabide berriak ordezkatuko du. Egiako lurpeko pasabidea irekita mantenduko da ordura arte, eta pasabide berri bat eraikitzearekin batera itxiko da.

Behin trenbidea egungo terminalera bideratutakoan, Tabakalera – Egia inguruan Nestor Basterretxea plazatik sartu ahal izango den behin-behineko geltoki bat eraikiko da. Geltokiak Tabakalera eta Egia auzoak Donostiako erdigunearekin lotuko ditu; autobus geltokia, bere aldetik, AHTarekin eta gainerako trenekin lotuko ditu. Behin-behineko geltokia ez da espero 2022ko udaberria baino lehen abian jartzea.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X