2020rako
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Defizit helburu berria adostu du Nafarroak Ministerioarekin, % 2,3tik % 2,6ra igota

Zifra berri horrek "murrizketarik eta partiden blokeorik gabe itxiko du ekitaldia", Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak nabarmendu duenez.
Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilaria.
Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, EFEren artxiboko argazki batean.

Nafarroako Gobernuak foru erkidegorako defizit helburu berria negoziatu eta adostu du Espainiako Gobernuko Ogasun Ministerioarekin, diru-sarreren jaitsieraren aurreikuspena kontuan hartuta. Hala, uztailean bi administrazioek adostutako % 2,3ko defizita izatetik % 2,6ra pasatuko da.

Zifra berria "aurrerapauso garrantzitsua" da "Foru Gobernuak 2020ko aurrekontuetan bete zuen % 0ko defizit-helburuaren hasierako aurreikuspenaren aurrean", esan du Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak. Are gehiago, horri esker, Nafarroak "murrizketarik eta partiden blokeorik gabe itxiko du ekitaldia".

Nafarroako Ekonomia eta Ogasun Departamentuak aurten diru-sarreren jaitsiera % 13'3koa izango dela aurreikusi du, 2020ko aurrekontuaren aldean. Diru-bilketaren azken datuen arabera, diru-sarreren jaitsiera 538'6 milioi eurokoa izango dela aurreikusi dute.

Maiatzean, eta data horretako datuekin, Nafarroako Gobernuak % 20'2ko beherakada izan zuen, 818 milioi euroraino iritsi arte. Harrezkero, zerga bilketak bilakaera hobea izan du hainbat aldagaitan, hala nola errenta kanpainaren bilakaera positiboan, lan-atxikipenetan, Balio Erantsiaren gaineko Zergan eta zerga berezietan. Horri esker, zerga bidezko sarreren beherakadaren aurreikuspena datu berri horretara iritsi da.

Hala ere, Nafarroako Gobernuak zuhurtziazko mezua igorri du, diru-bilketaren aurreikuspenak hobetu diren arren, COVID-19a maila guztietan eragiten ari den egoera berezia dela eta.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X