Krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako eta Nafarroako gobernuek defizit muga % 2,3an jartzea adostu dute

Chivitek txalotu egin du akordioa, "inor atzean ez uzteko Gobernuak duen helburua erraztu" egingo duelako.
Chivite Parlamentura iristen. Argazkia: Efe
Chivite Parlamentura iristen. Argazkia: Efe

Nafarroako eta Espainiako Gobernuak akordioa egin dute defizitaren mugaren inguruan, eta Foru Erkidegoan % 2,3ra igotzea adostu dute.

Orain arte % 0koa zen defizit helburua, eta "Foru Erkidegoak errespetu osoz bete du 2020ko aurrekontuetan", azpimarratu du Nafarroako Gobernuak ohar batean.

Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Espainiako Ogasun Ministerioak egindako akordioaren arabera, ezarri duten defizit muga berrikusi egin ahalko da datozen asteetan Nafarroako egoera ekonomikoan izan daitezkeen gorabeherengatik.

COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoaren ondorioz diru-bilketa jaitsi egingo dela aurreikusi denez, Nafarroako Gobernuak Ogasun Ministerioari adierazi dio "beharrezkoa dela defizit muga berria" ezartzea "Nafarroako Gobernuaren erronkei aurre egiteko".

Maria Chivite Nafarroako Gobernuaren presidentearen ustez "lehenengo pauso ona" da akordioa, eta gaineratu du horrela 400 milioi euroko zorra pilatzeko aukera edukiko duela "inor atzean ez uzteko Gobernuak duen helburua" lortze aldera.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X