Nafarroako ekonomia % 18,8 jaitsi da urteko bigarren hiruhilekoan
Nafarroako ekonomiak % 18,8 egin du behera urteko bigarren hiruhilekoan, 2019ko epe berarekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak ostiral honetan jakitera eman duenez. Ildo horretatik, % 15,6 jaitsi da 2020ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta.
Nafarroako Barne Produktu Gordinak (BPG) inoiz izandako daturik txarrenak dira horiek, batez ere koronabirusaren pandemiak merkatuko zerbitzuetan eta industrian izan duen eraginaren ondorioz. Estatistika Institutuak jakinarazi duenez, merkatutik kanpoko zerbitzuen dinamismoak soilik konpentsatzen ditu datu txar horiek.
Eskariei dagokienez, beherakada nabarmena atzeman da familien inbertsioan eta kontsumoan, bai eta kanpo-eskarietan ere.
Estatuan, ekonomiak % 18,5eko beherakada historikoa izan du urteko bigarren hiruhilekoan, lehen hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 22,1koa urtebeteko datuekin alderatuta.