Ikuskizunen arloko langileak kalera aterako dira gaur berehalako neurriak eskatzeko
Ikuskizunen eta ekitaldien alorrean lanean ari diren profesionalak kalera aterako dira gaur COVID-19aren krisiak sektoreari emandako kolpearen aurrean neurriak eskatzeko.
Alerta Gorria izenpean, EAEko profesionalek bat egin dute Espainiako Estatuko lankideekin eta Red Alert nazioarteko mugimenduarekin. Mobilizazioak deitu dituzte Bilbon (20:00etan) eta Gasteizen (20:30ean) "arlo honek profesionaltasunez eta segurtasunez lan egiten duela erakusteko". Iruñean ere beste protesta ekintza bat antolatu dute.
Mobilizazio horien atariko, gorriz argiztatu dute @spyurbanart artistak Bilboko Olabeaga auzoko Soñar izeneko eraikina (bertan ditu bulegoak ekimenarekin bat egin duen Last Tour promotorak), eta modu horretan egongo da gaurko egun guztian.
Alerta Gorria plataformak ohar batean gogorarazi duenez, ikuskizunen eta ekitaldien sektorearen lanak "Espainiako Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 3,8 eragiten du, eta 700.000 lanpostu sortzen ditu".
"Alor heterogeneoa eta zatitua da, eta horren ondorioz, egitura hauskorra eta ziurgabetasun juridiko kezkagarria du. Pandemia garai honetan muturreko egoera dugu", diote oharrean.
Horren aurrean, "berehalako erreskate neurriak" eskatu dituzte eta administrazio publikoei pandemiaren krisiak "bereziki kaltetutzat eta lehentasunezkotzat" jotzea galdegin diete. Horrekin lotuta, "agenda kulturalak berriro aktibatzea eta ekitaldiak antolatzea eskatu nahi diegu tokiko erakundeei, betiere osasun segurtasuna bermatuta".
Eskatutako neurrien artean honakoak ere badaude: edukiera % 100koa izan arte, jarduera eteteagatik autonomoentzako prestazio berezia luzatzea, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan murrizketak egitea, langabeei prestazio eskubidea ez kentzea, enpresek ezinbesteko enplegu erregulazio espedienteak indarrean jarri ahal izatea edukiera % 100koa ez den arte, eta Sozietateen gaineko Zerga txikitzea, besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko San Mameseko zabalgunean
Athletic-Betis partidaren atarian lan erregulazioa eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera borondatezko bajei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute eta zalantzak dituzte 301 langileek izena eman ote duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.