EUSKO JAURLARITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

SPRIk 'brexit'ari buruzko aholkularitza zerbitzu berria sortu du euskal enpresentzat

Inolako akordiorik lortzen ez bada, Erresuma Batuak abenduaren 31n utziko du Europar Batasuna eta hirugarren herrialde gisa izango du harremana.
Lainoztagailu enpresa baten irudia
Lainoztagailu enpresa baten irudia. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziak arreta eta aholkularitza zerbitzu berria jarri du martxan euskal enpresentzat, Erresuma Batua Europar Batasunetik irteten denean sortuko den testuinguru berriari buruz informatzeko. Enpresei laguntzeko arlo horretako ekimenei gehituko zaie 'Brexit Trade Helpdesk' izeneko zerbitzua, eta agentziak Londresen duen kanpo bulegotik koordinatuko da.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko iturriek jakinarazi dutenez, zerbitzu berriaren helburua erantzun azkarra ematea da euskal enpresei laster iritsiko den 'brexit'aren aurrean.

Ildo horretan, SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak lehenbailehen informatzeko gomendatu die euskal enpresei, 'brexit'ak nolako eragina izan dezakeen Erresuma Batuarekin dituzten negozioetan jakiteko.

Une honetan, Europako Batzordea eta Erresuma Batua akordioa negoziatzen ari dira bi alderdien arteko etorkizuneko harremana arautzeko, eta onartzen bada, 2021eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean. Ez bada akordiorik lortzen, Erresuma Batua Europar Batasunetik irtengo da abenduaren 31n. Hortik aurrera beste edonongo herrialde batek duenaren pareko harremana izango du Europar Batasunarekin eta horrek ondorio garrantzitsuak izango ditu enpresa nahiz hiritarrentzat.

Jaurlaritzaren arabera, negoziazioen emaitza edozein izanda ere, "garrantzitsua da irteera ongi prestatzea eta hartu beharreko neurriak garaiz hartzea, hau da, aduanetako tramite berriak egin beharko dira, zerbitzu logistikoak egokitu beharko dira egoera komertzial berrira, eta ongi jakin beharko da nolako ondorioak izango dituen irteerak zergetan nahiz produktuen zertifikazioan".

"Ondorioz, Erresuma Batuarekin harreman komertzialak dituzten enpresak lehenbailehen prestatu beharko dira Erresuma Batuarekin beste era batean lan egiten hasteko", ziurtatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X