Albiste da
2021eko arrantza kuotak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Legatzaren kuota % 5 murriztea adostu dute Europar Batasuneko estatu kideek

"Brexit"aren inguruan akordiorik ez izateak are gehiago zaildu du negoziazioa. Berdelari eta txitxarroari dagokienez, martxora arte urte osoko harrapaketen % 65 egin ahal izatea hitzartu dute.
Hainbat arrantzontzi Hondarribiko portuan.
Hainbat arrantzontzi Hondarribiko portuan. Argazkia: EFE

Negoziazio luzeen ostean, 2021erako arrantza kuoten inguruko akordioa lortu dute Europar Batasuneko (EB) estatu kideek, akordioa behin-behinekoa bada ere. Izan ere, EBk eta Erresuma Batuak oraindik ez dute zehaztu zein izango den euren harremana urtarrilaren 1etik aurrera, eta negoziatu beharreko 146 stocketatik 119 partekatzen dituztenez, 27 arrain mota arrantzatzeko kuotak bakarrik hitzartu ahal izan dituzte.

Dena den, euskal arrantzaleei gehien eragiten dien kuotetako bat hitzartu dute estatu kideek: legatzarena. Azken zazpi urteotako beheranzko joerarekin bat dator 2021erako adostutakoa, % 5eko murrizketa izan baitu.

Halaber, txitxarroari eta berdelari dagokienez, urteko lehen hiru hilabeteetan kuota osoaren % 65 arrantzatzea baimendu dute. Akordioa garrantzitsua da euskal arrantzaleentzat, bi espezie horiek sasoi horretan harrapatzen baitira normalean. Antxoaren kuota % 3,5 handitzea adostu dute Arrantza ministroek.

Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza zuzendariaren ustez, legatzaren kuota % 5 bakarrik jaistea "ez da horren albiste txarra, duela bi egun eztabaidatzekotan zegoen proposamena (% 12,8) zein zen ikusita".

Euskadi Irratiari egindako adierazpenetan, Azkuek azaldu du murrizketak ez direla "albiste onak" izaten, baina kasu honetan "nondik gatozen" eta duela bi egun mahai gainean zegoen proposamena kontuan hartu behar dira. "Horren ildoan esan behar dut % 5eko murrizketa hori ez dela horren albiste txarra", aitortu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X