Bizkaia eta Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berdelaren iazko kuotaren % 65 harrapatu ahal izango dute arrantzaleek

Txitxarroaren, bakaladaren, arraiaren eta bisiguaren kasuan, berriz, 2020ko kuotaren % 25 arrantzatu ahal izango dute.
Iazko berdelaren kuotaren % 65 harrapatu ahal izango dute arrantzaleek
Berdel kutxak. ETBren bideo batetik hartutako irudia

Espainiako Gobernuak urteko lehen hiruhilekorako arrantza kuoten behin-behineko araudia argitaratu du. Oro har, iazko kuotaren % 25 harrapatu ahal izango dute arrantzaleek. Azken Ministro Kontseilua egin zenean, oraindik bukatu gabe zuten brexitari buruzko negoziazioa.

Arrasteko eta inguraketa-sareekin egindako arrantzan aritzen ez diren arrantzontziek, baina, berdelaren iazko kuotaren % 65 harrapatu ahal izango dute lehen hiruhileko honetan, baldin eta portua Gipuzkoan edo Bizkaian badute.

Horixe da, hain zuzen, Estatuko Aldizkari Ofizialean astelehen honetan argitaratu dutena, nahiz eta salbuespen batzuk jaso dituzten.

Zehazki, Portugalen arrantzan aritzen diren Kantauri ipar-mendebaldeko arrantzontzientzat % 25ekoa da kuota txitxarroaren eta bakaladaren kasuan.

Berdelaren kuota, ordea, % 65ekoa da, urtaro zehatz bateko arrantza delako, urte hasierako lehen hilabeteetakoa hain zuzen ere.

Aitzitik, arraiaren kasuan ere % 25ean ezarri dute kuota, 368 tona harrapatu arte. Bisiguari ere kuota bera dagokio.

Bukatzeko, sable-arrain beltzak behin betiko kuota du dagoeneko: 2021ean eta 2022an, urteko 7 tona harrapatu ahal zango dituzte arrantzaleek.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X