% 11,5 hazi dira lan istripuak EAEn apirilera arte
Baja laborala eragin duten 12.099 lan istripu gertatu dira 2021eko urtarriletik apirilera Euskal Autonomia Erkidegoan, iaz epe berean baino 1.249 gehiago. Beraz, % 11,5 igo dira istripuak urte batetik bestera. Hori bai, kontuan izan behar da iaz, martxoaren 15ean, konfinamendua ezarri zela eta jarduera ekonomikoa minimora jaitsi zela kontatu den tarte honetako azken hamabostaldian.
Lantokian bertan zein 'in itinere', hau da, joan-etorrian gertatu diren istripuak kontatzen dira zifra horietan, baita birgaixotze edo aurrez langileak pairatutako gaixotasun edo kalte baten itzulera ere. Lanpostuan 10.394 (+13,4%) istripu gertatu dira urtarriletik apirilera bitartean eta 1.164 (-0,9%) 'in itinere', Osalanek emandako datuen arabera.
Lanaldiko istripu guztietatik, 10.331 arinak izan ziren (+% 13,5), 53 larriak (-% 11,7) eta 10 hilgarriak (2020an baino bat gehiago). 'In itinere' gertatutako ezbehar arinak 1.156 izan ziren (-% 0,9), larriak sei (2020an zazpi) eta hildakoak bi (aurreko urteko kopuru bera).
Ezbehar gehien izan zituen sektorea Zerbitzuena izan zen (5.692 istripu), ondoren Industria (3.280 ezbehar), Eraikuntza (1.241 istripu) eta Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza (181 baja).
Portzentajeak begiratuta, mila langileko baja gehien izan zuten sektoreak ondorengoak izan ziren: Eraikuntza (22,2 baja mila langileko), Industria (20,2 baja), Lehen Sektorea (19,8 baj) eta Zerbitzuak (8,2 baja mila langileko).
Gaixotasun profesionalak
Bestalde, laneko baja eragin zuten 512 gaixotasun profesional berri zenbatu ziren EAEn urteko lehen lauhilekoan, hau da, % 0,4ko igoera 2020an zenbatutakoekin alderatuta.
Baja eragin ez zuten gaixotasun profesionalen kasuak, berriz, 519 izan ziren; aurreko urtean 446. Hortaz, % 16,4ko igoera izan da hemen ere.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO Euskadik sindikatuaren aurkako manifestazio eta beto kanpaina salatu ditu
Comisiones Obrerasek sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat salatu du, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko betoa jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak euren kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko Aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosteko ahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. "Handling" enpresa horrek zerbitzua eskaintzen duen Estatuko aireportu guztiei eragingo lieke greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.