Emaitzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laboral Kutxak 51,8 milioi euroko irabaziak izan ditu 2021eko lehen seihilekoan

Emaitza horiek % 12,7ko hobekuntza erakusten dute, 2020ko denbora tarte berarekin alderatuta.
Laboral Kutxaren bulego bat. EITB Mediaren bideo bateko irudia

Laboral Kutxak 51,8 milioi euroko irabaziekin itxi du 2021eko lehen seihilekoa; horrek % 12,7ko igoera erakusten du, 2020ko aldi bereko datuekin erkatuta.

Finantza erakundeak ohar baten bidez azaldu duenez, negozio bolumena 45.054 milioi eurokoa izan da, % 4,7 handiagoa, eta berankortasuna % 3,03ra jaitsi da.

Laboral Kutxaren mozkin gordinak 61,5 milioi eurokoak izan dira 2021eko lehen erdialdean, eta 9,7 milioi euro zergak ordaintzera bideratu eta gero, 51,8 euroko mozkin garbia lortu du guztira, iazko aldi berean baino % 12,7 handiagoa, kooperatibaren gizarte ekintzetarako funtsetara bideratu beharrekoa kendu aurretik.  

Orotara, bezeroen baliabideak 27.568 milioi eurokoak dira, eta 1.422 milioi (% 5,4) handitu dira 2021eko lehen sei hilabeteetan.

Interesen marjina 122,5 milioikoa izan da, finantza erakundeak iragarri duenez; hots, % 1,2 jaitsi da, euriborraren eboluzioaren ondorioz.

Aitzitik, "suspertze ekonomiko berriak bankuen zerbitzuen eskaria handitu du, eta, ondorioz, horiei lotutako komisioen eboluzioa positiboa izan da, % 12,5 igo baitira".

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X