Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaueko aisialdiko lokalek 35.000 euro arteko laguntzak eskatu ahalko dituzte

Jaurlaritzak 12 milioi euro banatuko ditu tankera horretako lokalen artean. 10.000-35.000 euro poltsikoratu ahalko dituzte establezimendu mota eta langile kopuruaren arabera.
Pandemiak gogorren astindutako sektorea da gaueko aisialdia.
Pandemiak gogorren astindutako sektorea da gaueko aisialdia. Argazkia: EITB Media

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 12 milioi euro banatuko ditu gaueko aisialdiko lokalen jabeen artean, koronabirusak euren negozioetan egindako kaltea arintzeko. Izan ere, gehientsuenek urtebete baino gehiago daramate itxita.

Javier Hurtado arlo horretako sailburuak aurkeztu ditu laguntzok, gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan. Zehaztu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) horrelako 1.000 bat establezimendu daude (ostalaritza sektorearen % 10-14).

Hurtadok azaldu du gaueko aisiarako jarduerak murrizketa handiak jasan dituela pandemia garaian, eta, horregatik, "beharrezko" jo dutela deialdi berri hori egitea. III. eta IV. taldeetan sailkatutako establezimenduentzat bideratuko dituzte laguntzak. III. taldekoak dira ixteko ordutegia 02:30era arte duten pub eta taberna bereziak, eta IV.ekoak, berriz, ixteko ordutegia 04:30era arte dutenak eta dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak (diskotekak). 

Irizpide hauen arabera banatuko dira laguntzok:

- Hamar langile baino gutxiago dituzten III. taldeko establezimenduek 10.000 euroko laguntza jaso ahal izango dute, eta 10 langile edo gehiago dituztenek, 15.000 eurokoa. 

- IV. taldeko establezimenduek 15.000 euroko laguntzak jaso ahal izango dituzte 10 langile baino gutxiago badituzte, eta 35.000 eurokoak, 10 langile edo gehiago badituzte. 

Pub eta diskoteken jabeek 15 egun izango dituzte eskaera egiteko (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita). Hurtadoren arabera, lizentzia mota eta langile kopurua zehazten duten ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu ostalariak, eta, ondoren, "prozedura azkar eta erraz" bati esker, "ahalik eta arinen" jasoko ditu laguntzak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X