Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tubacexeko langile batzordeak bidalitako azken proposamena begi onez hartu du enpresako zuzendaritzak

18:00 - 20:00
Tubacexeko langile batzordeak bidalitako azken proposamena begi onez hartu du enpresako zuzendaritzak
Tubacex enpresako zuzendaritzak onartu egin du langile batzordeak bidalitako azken proposamena eta litekeena da datozen orduetan akordio batera iristea bi aldeek. Horrela balitz, oso positiboa izango litzatekeela esan du Jaurlaritzak.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Pentsiodunen protesta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alderdiek pentsioak "trukerako txanpon" gisa ez erabiltzea eskatu dute pentsiodunek PPren egoitzen atarian

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak elkarretaratzeak deitu ditu Hegoaldeko hiriburuetan, "PP, Vox, Junts eta UPNk, eskuinak eta ultraeskuinak" pentsioak igotzeko dekretuari uko egiteagatik "haserre" daudela adierazteko. Izan ere, joan den asteartean, alderdi horiek eman zioten kontrako botoa Kongresuan aurtengo pentsioen igoera jasotzen zuen lege-dekretuari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X