Argindarraren faktura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argindarraren prezioa % 44 garestitu da urtebetean

Elektrizitatearen prezioaren gorakadak ez du etenik, eta ostiral honetan 231,82 euro ordainduko da megawatt-ordua (MWh). Historiako bigarren preziorik garestiena izango da.
Tentsio handiko dorreak. Argazkia: Pixabay
Tentsio handiko dorreak. Argazkia: Pixabay

Elektrizitatearen prezioa % 44 garestitu da urtebetean, 2020ko eta 2021eko iraileko datuak alderatuta. Argiaren prezioak % 0,1eko jaitsiera izan zuen orduan.

Halaber, hazkunde horren ondorioz, kontsumorako prezioen indizeak (KPI) % 4 egin du gora.  

Argindarraren prezioaren garestitzea gelditzeko asmoz zenbait zerga arindu izan ez balituzte, urte arteko igoera % 61,1ekoa eta KPIaren hazkundea % 4,5ekoa izango zela adierazi du Espainiako Estatistika Institutuak.   

Bestalde, gas naturalaren prezioak % 4,1eko igoera izan du irailean. Duela urtebete, % 8,1eko jaitsiera izan zuen.

Edonola ere, bitartean, argiaren prezioaren gorakadak ez du etenik, eta ostiral honetan % 7,5 garestituko da, osteguneko prezioarekin alderatuta. Ostiral honetan 231,82 euro ordainduko da megawatt-ordua (MWh). Historiako bigarren preziorik garestiena izango da.

Ordu-tarterik garestiena (265 euro/MWh) 09:00etatik 10:00etara izango da, eta merkeena (201,06 euro/MWh), 16:00etatik 17:00etara.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X