Radio Euskadi
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lakuntza: "Greba orokor bat deitzeko baldintzak bete dira, ez dugu ulertzen LABek kontra egin izana"

ELAko idazkari nagusia haserre agertu da Jaurlaritzaren jarrerarekin: "Ez dago inolako neurririk mahai gainean. Eztabaida politikoak AHTan eta antzeko gaietan oinarritzen da, Osakidetza hondatzen ari den bitartean".
orain-default-image

ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntza Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan elkarrizketatu dute astelehen honetan. Pandemia hasi zenetik Osakidetzan bizi dituzten "etsipen uneak" nabarmendu ditu, eta, besteak beste, Hezkuntzari eta lan erreformari buruz mintzatu da.

Horrekin guztiarekin Lakuntzak argi utzi du greba orokor bat deitzeko baldintzak bete direla, eta ideia hori LABekin partekatu duela. "Ez dugu ulertzen zergatik azaldu diren kontra. Lan erreforma oso larria da, gezurra gezurren atzetik esan digutelako. Greba orokorrerako baldintza guztiak bete dira", esan du.

Asteburuko manifestazioekin lotuta, Lakuntza pozik agertu da: "Oso positiboak izan dira, dela parte-hartzaile asko izan dituztelako, dela Osakidetzako langileen etsipena azaleratu dutelako. Osakidetzan gaur egun egiten duten inbertsioa, duela hamar urtekoa baino txikiagoa da", adierazi du. Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatu du: "Ez dute mahai gainean inolako neurririk ezarri. Eztabaida politikoa beste gai batzuetara eraman dute, AHTra adibidez. Bien bitartean osasungintza behea jotzen ari da".

Ildo horretan, gogora ekarri du 4.000 langile kaleratu zituztela, eta larritzat jo du soilik 3.000 beharginentzako lan eskaintza publikoa deitu izana. "Ez digute plangintzarekin zerikusia duten ezeri buruzko informaziorik ematen", zehaztu du.

Osakidetzan greba egiteari buruz galdetuta, ELAko idazkari nagusiak ez du ezer baztertu: "Egoera muturrekoa da, eta esfortzua egin behar dugu Jaurlaritzak erantzun bat eman dezan eta baliabideak handitu ditzan. Langileak ez ziren hola eta hola atera kalera, etsipena oso handia delako baizik".

Lakuntzaren ustez, Hezkuntzan egoera ez da hain larria. Azkenik, euskal pentsiodunen adierazpenekin bat etorri da "Lakuak zentzu horretan ere ez du bere hitza bete". Mobilizazioa da esperantzarako bide bakarra, bukatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X