Nondik dator Euskadin kontsumitzen dugun energia?
Euskal Autonomia Erkidegoak oso urrun du independentzia energetikoa, hau da, gure jarduera guztietarako behar dugun energia gure kabuz sortzeko gai izatea.
2020koak dira gaur egun ditugun azken datuak. EAEk behar duen energia guztiaren hiru laurden petrolioa eta horren deribatuak eta gas naturala erabiliz asetzen da. Petrolio gordinak eta deribatuek kontsumoaren ia erdia (% 44) astetzen dute, eta gas naturalak, heren bat (% 33,9).
Gurean behar dugun energia elektrikoaren % 11,7 inportatu egiten dugu, eta kontsumitzen dugun guztiaren % 9,8 energia berriztagarrien bidez ekoitzitakoa da. Gainerako % 0,3 ikatzaren eta deribatuen bidez lortzen da.
Ez da arraroa petrolioak eta deribatuek asetzea eskaeraren zati handiena. Izan ere, garraio sektoreak kontsumitzen du energia horren zati handiena, eta autogintzarako gasolioak hartzen du EAEn kontsumitzen diren petrolioaren deribatuen % 77,6.
Deribatu horiek Muskizko (Bizkaia) Petronorren plantan fintzen dira. Batez ere Mexikotik (2.500.000 tonatik gora), Errusiatik (ia 1.800.000 tona) eta Ipar Itsasotik (1.000.000 tona baino gehiago) dator petrolioa, findu gabe, gordinik.
Gas naturala batez ere industriak (% 43,5) eta zentral termoelektrikoek (% 26,6) erabiltzen dute. Etxebizitzen eskaera % 11,5ekoa da. Baina nondik dator?
Bilboko portuko birgasifikazio plantan itsasontzietan jasotzen dugu. Horren parte bat Penintsula iparraldeko eta Frantziako beste toki batzuetara bideratzen dira hemendik, eta Bartzelonara eta Saguntora (Valentzia) heltzen den guztiaren parte bat ere EAEra bideratzen da.
Zierbenakoa (Bizkaia) Espainian deskarga gehien jasotzen dituen planta da. Eta nondik dator gas hori? Errusiatik gehienbat, baina AEB, Trinidad eta Tobago, Nigeria eta Ginea ere ageri dira bidaltzaileen zerrendan.
Nola doaz energia berriztagarriak? Pisu txikia dute oraindik. Ekoizpen elektriko berriztagarrian toki berdintsua dute hidroelektrikoak, biomasak eta eolikoak. Fotovoltaikoa azken postuan dago, baina hori da gehien igo dena.
Ikusi dugunez, EAEk mendekotasun handia du kanpotik jasotzen baitu behar duen gehiena. Euskadiren autohornikuntza-tasa % 10ekoa da, hau da, behar dugun ia energia guztia kanpotik ekartzen dugu. Mendetasun hori oso altua da, EBko herrialdeetako mendetasunarekin alderatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.