Enplegu publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroan 3.589 lanpostu publiko egonkortuko dituzte

Plaza horietatik, % 80,5 merezimenduko lehiaketaren bidez esleituko dituzte eta gainerakoak lehiaketa-oposizio bitartez. Sindikatuek ohartarazi dute kopuru horrekin ez dela behin-behinekotasun tasa % 8ra murriztuko.
Barakaldoko BECen egindako lan-eskaintza publiko bat. Artxiboko argazkia: EFE
Barakaldoko BECen egindako lan-eskaintza publiko bat. Artxiboko argazkia: EFE

Nafarroako Gobernuak 3.589 plazako eskaintza publikoa egingo du Osasungintzan, Hezkuntzan eta Administrazio orokorrean, lanpostu publikoak egonkortzeko eta behin-behinekotasun tasa murrizteko 20/2021 legearen baitan. Gaur bertan argitaratu dute dekretua Nafarroako Aldizkari Ofizialean.  

Plaza horietatik, 2.890 (% 80,5) merezimenduzko lehiaketaren bidez esleituko dituzte eta gainerakoak (699) lehiaketa-oposizio bitartez.

LAB, AFAPNA, CCOO eta ELA sindikatuek lanpostu publikoak egonkortzeko Gobernuak egin duen eskaintza kritikatu dute, besteak beste, "eznahikoa" dela iritzita.

Hala, LAB sindikatuak ohartarazi du eskaintza horrekin "ezinezkoa" izango dela legeak ezarritako helburua betetzea, hots, behin-behinekotasun tasa % 8ra murriztea.

"Europako agindua betetzeko itxurak egiten ari dira, Bruselak iragarritako diru-laguntzak eskuratzeko asmoz", erantsi du.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X