EAE-ko aireportuen balantzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Aireportuan abuztuan inoiz izan den bidaiari kopuru handiena izan da aurten, 572.094

Donostiako Aireportuan bidaiarien trafikoa % 77 igo da 2019ko abuztuaren aldean. Gasteizko Aireportuan, bidaiarien trafikoa % 37,9 gehitu da 2019ko abuztuaren aldean, eta salgaiena, % 8,6, iazko hil beraren aldean.
Bidaiariak fakturatzeko zain, Loiuko Aireportuan. EiTB Media.
Bidaiariak fakturatzeko zain, Loiuko Aireportuan. EiTB Media.

Bilboko Aireportuak inoizko abuzturik onena izan du bidaiari kopuruari dagokionez. 572.094 bidaiari igaro dira bertatik, pandemia aurreko 2019ko hilabete berean baino % 1 gehiago, AENA aireportuen kudeatzaileak jakitera eman duenez. Urtarriletik abuztura, 3.284.860 pertsona igaro dira aireportutik, 2019an lortutako bolumenaren % 83,3 berreskuratu da, beraz.

Zirkulazio motari dagokionez, estatu mailakoa % 25,4 hazi zen abuztuan 2019ko hil beraren aldean; 358.904 bidaiari izan ziren. Nazioarteko bidaiariak, berriz, 2019ko abuztukoak baino % 76,1 gehiago izan dira; guztira, 212.696 bidaiari.

Donostiako Aireportuak 2019ko abuztuan baino % 77 bidaiari gehiagorekin itxi du abuztua, eta guztira 42.231 bidaiari zenbatu ditu. Urtarriletik abuztura 242.603 bidaiari igaro dira bertatik, 2019ko aldi berean baino % 15,4 gehiago.

Forondako Aireportuak 26.997 bidaiari izan zituen abuztuan, 2021eko hil berean baino ia % 40 gehiago (% 39,9), eta 2019ko epe berean baino % 37,9 gehiago.

Salgaien karga ere hazi egin da abuztuan Gasteizko aireportuan. 5.423 tonara iritsi zen, 2021ean baino % 8,6 gehiago. Horrenbestez, Gasteizko aireportua Espainiako merkantzia trafiko handiena duen laugarrena da, Adolfo Suarez Madril-Barajas, Bartzelona-El Prat eta Zaragozakoaren atzetik.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X