IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Abian da Euskaraldia, gerrako haurrak eta Zornotzako krimena

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
orain-default-image

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 18, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Abian da Euskaraldia: Gauerdian abiatu da Euskaraldiaren hirugarren edizioa, eta Euskal Herrian hitzez ekiteko garaia abenduaren 2ra arte luzatuko da.

- Gerrako haurrak: Duela 85 urte Gerra Zibilean erbesteratutako haurrak omentzeko ekitaldia antolatu dute Gogora Institutuak eta Santurtziko Udalak, eta Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartuko du.

- Zornotzako krimena: Zornotzan 2020ko maiatzean kolpeka hil zuten gizonaren heriotza argitzeko epaiketa hasiko da gaur Bizkaiko Lurralde Auzitegian zinpeko epaimahaiaren osaketarekin. Biktimaren iloba eseriko da akusatuen aulkian.

Zure interesekoa izan daiteke

Pentsiodunen protesta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Alderdiek pentsioak "trukerako txanpon" gisa ez erabiltzea eskatu dute pentsiodunek PPren egoitzen atarian

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak elkarretaratzeak deitu ditu Hegoaldeko hiriburuetan, "PP, Vox, Junts eta UPNk, eskuinak eta ultraeskuinak" pentsioak igotzeko dekretuari uko egiteagatik "haserre" daudela adierazteko. Izan ere, joan den asteartean, alderdi horiek eman zioten kontrako botoa Kongresuan aurtengo pentsioen igoera jasotzen zuen lege-dekretuari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X