Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako Onkologikoko garbitzaileek 20 eguneko greba egingo dute

Ilunion enpresako 20 langile azpikontratatuek, gehienak emakumeak, hilaren 30ean hasiko dute greba, "egoera ezegonkorrari" irtenbidea emateko.
Onkologikoa
Onkologikoa

ELA sindikatuak 20 eguneko greba deitu du Donostiako Onkologikoaren garbiketa zerbitzuan. Ilunion enpresako 20 langile azpikontratatuek, gehienak emakumeak, hilaren 30ean hasiko dute greba, "egoera ezegonkorrari" irtenbidea emateko.

Donostian emandako prentsaurreko batean, ELAko arduradunek azaldu dute Onkologikoan lanaldi osoan kontratatutako garbitzaileek "20.000 euro inguru kobratzen dutela urtean, Gipuzkoako kale-garbiketako langileek baino % 25 gutxiago". Horrek esan nahi du "antzeko lana egiten duten sektore maskulinizatuetan urtean 5.000 euro gehiago kobratzen dituztela, sistema kapitalista patriarkalak ez dielako balio ekonomiko bera ematen sektore feminizatuei eta maskulinizatuei".

Horren aurrean, eta kontratazioa eta beste lan-baldintza batzuk kontuan hartuta, Onkologikoko garbitzaileek zentroko hitzarmen bat negoziatzea erabaki dute. Ilunion enpresak, Donostiako osasun-zentroko garbiketa-zerbitzuaren esleipendunak, ordea, "hiru aldiz baztertu du ELAren bilera-proposamena".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X