IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Greba Iparraldean eta Frantzian, gutxieneko soldata eta Puigdemonten aurkako euroagindua

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Baiona, joan den urtarrilaren 19an
Baiona, joan den urtarrilaren 19an

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urtarrilak 31, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Greba Iparraldean eta Frantzian: Emmanuel Macron Frantziako presidentearen pentsioen erreforma Parlamentuan izapidetzen hasi eta biharamunean, sindikatuen bigarren protesta bateratuari aurre egin beharko dio gaur. Gutxienez urtarrilaren 19koa bezain jendetsua izango dela aurreikusten da.

-Gutxieneko soldataren igoera: Sindikatuak eta patronalak bilera batera deitu ditu, gaur, Espainiako Lan Ministerioak, 2023rako lanbide arteko gutxieneko soldataren igoeraren inguruan hitz egiteko.

- Puigdemonten aurkako euroagindua: Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak gaur emango du Pablo Llarena Auzitegi Goreneko magistratuak Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren eta hainbat kontseilari ohiren aurka emandako euroaginduen nondik norakoak argitzeko helarazitako epai aurreko auzien inguruko epaia, prozesu independentistan izandako inplikazioagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X