EUSKO JAURLARITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

600 milioi euro baino gehiagoko dirulaguntzak iragarri dituzte EAEko enpresa ertain eta txikientzat

Proiektu "eraldatzailak" lehenetsiko dira laguntzak banatzerakoan. Hala, aurrekontu osoaren % 70 —413.611.315 euro— berrikuntzarekin eta trantsizio energetikoarekin lotutako programetara bideratuko dira.
Tapia eta Urzelai, gaur
Tapia eta Urzelai, gaur

Trantsizio digitalean, energetikoan eta ingurumenekoan aurrera egiteko proiektu eraldatzaileak, deskarbonizaziorako neurrietan arreta berezia jarrita. Hori izango da Eusko Jaurlaritzak lehenetsiko duen irizpideetako bat, EAEko enpresa txiki eta ertainen artean 2023 honetan laguntzatan emango dituen 600 milioi euroak banatzerakoan. Hori horrela, kopuru osoaren % 70 —413.611.315 euro— ikerketa, garapena eta berrikuntza trantsizio energetikoarekin uztartuko dituzten programetara bideratuko dira.

Orotara, 12 arlotan banatuta dauden 83 programa biltzen ditu gaur aurkeztutako laguntza planak. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak eta Aitor Urzelai SPRI taldeko zuzendariak azaldu dituzte xehetasunak, goizean egindako agerraldi batean. "Benetako tresna da edozein sektoretako euskal enpresei azken urteotan jasaten ari diren ziurgabetasunari aurre egiten laguntzeko, baina, batez ere, enplegua eta aberastasuna sortzen jarraitzeko, beharrezko trantsizio digitalak, energetikoak eta ingurumenekoak dinamizatzeko eta euskal ekonomia eredu inklusibo eta jasangarrian oinarrituta suspertzeko", nabarmendu dute biek.

Aurreko urteotan bezala, EEE, Ihobe, URA, Hazi Fundazioa, Elika, SPRI, Basque Trade & Investment eta Arrisku Kapitaleko Sozietatea arduratuko dira, Tapiak zuzentzen duen sailak koordinatuta, laguntzak eskatuko dituzten enpresen proiektuak aztertzeaz.

Planak biltzen dituen programen berri zehatzagoa emateko, Jaurlaritzak saio informatiboak antolatu ditu —otsailaren 24, 27 eta 28an— enpresa txiki eta ertainentzat. Saio horietan, laguntza-lerro bakoitzaren xehetasunak ezagutu ahal izango dituzte, beren beharretara ondoen egokitzen dena zein izan daitekeen jakiteko.

Halaber, katalogo digitala eta paperezkoa, biak izango dituzte eskura enpresariek, informazio guztiarekin: laguntzaren edo zerbitzuaren izena, aurtengo aurrekontua, deskribapena eta helburua edota laguntzaren eskaera egiteko araudia azaltzen dira, besteak beste.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X