Hamar zuzendaritza-postutik hiru bakarrik betetzen dituzte emakumeek Hego Euskal Herrian
Oraindik ere, hamar zuzendaritza-postutik hiru bakarrik betetzen dituzte emakumeek Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan, EITB Datak egiaztatu duenez. Foru Erkidegoaren kasuan, zuzendaritza-postuen % 35 bakarrik betetzen dituzte emakumeek. EAEn, aldiz, datua zertxobait txikiagoa da: % 34.
Datuok agerian utzi dute, horrenbestez, oraindik desagertu ez den "kristalezko sabaia", andrazkoak zuzendaritzako postuetan edo enpresen administrazio kontseiluetan egotea oztopatzen duena.
Espainiako Estatuan, batez beste, % 35 dira, eta Madril (% 38), Errioxa (% 37), Balear Uharteak (% 37) eta Katalunia (% 36) erdigoetan bakarrik dira gehiago. Hala ere, IBEX 35eko konpainietan emakumeen kopurua nabarmen handitu da 2015 eta 2021a bitartean, % 18tik % 34ra igaro baita.
Europar Batasunean (EB), ere, batez beste, % 35 dira, baina estatu kide batzuetan emakumeen presentzia handiagoa da administrazio kontseiluetan eta konpainien postu garrantzitsuetan. Hala, hamarretik lau dira Eslovenian (% 45,1), Suedian (% 41,8) eta Frantzian (% 40).
Nolanahi ere, lanpostu horietan dauden emakumeen kopurua ez da erdira iristen EBko ezein estatu kidetan. Are gehiago, hamar zuzendaritik bi baino ez dira emakumeak Danimarka, Alemania, Italia, Txekiar Errepublika eta Herbehereetan.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko ekonomiaren hazkundea % 2,1ekoa izango da datorren urtean, Confebasken arabera
Confebaskek aurreikusten du BPGa % 2,1 haziko dela 2026an Euskal Autonomia Erkidegoan, nahiz eta egun dauden "arriskuek" % 1,7 eta % 2,6 arteko tartean egotea eragin dezaketen. Inbertsioan eta enpleguan dinamismo txikiagoa izatea espero du Confebaskek.
Bizumen gaineko kontrol gehiago izango dira 2026an, baina profesionalei eta enpresaburuei eragingo die soilik
Zerga Agentziak ordainketa digitalei buruz jasotzen duen informazioa indartuko du 2026tik aurrera, Bizumekin egindako eragiketak barne, baina neurria jarduera ekonomikora mugatuko da eta ez du eraginik izango partikularren arteko trukeetan.
Abereak txertatzearen aldeko eta kontrakoak daude gurean, horrek ondorio ekonomikoak izan ditzakeelako
Nafarroako Gobernuak behi, zezen eta txekor guztiak txertatu nahi ditu, eta horren alde agertu da sektorea ere. EAEn, aldiz, hainbat abeltzain horren kontra agertu dira, txertoa jarriz gero, haragiaren prezioan eragina izango duelakoan. Alabaina, kasu bakar bat agertuko balitz, etxaldeko abelburu guztiak sakrifikatzea eragingo luke.
Medikuen sindikatuek ez dute onartu Osasun Ministerioaren azken eskaintza, eta negoziazio mahaia utzi dute
CESM eta ASM zentralek elkarrizketa "dinamitatzea" leporatu diote Osasun Ministerioari. Mobilizazio gehiago egingo dituztela iragarri dute.
Nekazarien protestek jarraitzen dute Ipar Euskal Herrian eta Frantzia osoan, dermatosi nodularraren auzia nola kudeatu den eta Mercosurren ituna salatzeko
Dozenaka nekazarik hainbat autobide moztu dituzte Frantziako Estatuan, tartean A-63a, Hego Euskal Herriko mugan.
ELAk, LABek eta Steilasek sektore publikoan euskaraz lan egin eta zerbitzua euskaraz emateko eskubidea bermatzeko eskatu dute
Euskararen aurkako oldarraldi judizialaren aurrean, alderdiei zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta arreta jasotzeko bermeak emango dituen lege bat exijitu diete. LABek EAJri eskatu dio ausarta izan dadin EH Bilduren proposamena babesteko. ELAk ere uste du EH Bilduren proposamena jeltzaleena baino hobea dela.
Nafarroak baimena eskatu dio EBri 120.000 abelbururi dermatosi nodularraren aurkako txertoa jartzeko
Aierdik azaldu duenez, azken egunotan gaitzaren bi foku atzeman ditu Frantziako Gobernuak, horietako bat, "Nafarroatik gertu dagoen eremu batean".
Martxoan hasiko dira Ertzaintzako lan-eskaintza publikoko azterketak, 150 plaza betetzeko
Probak plantilla indartzeko eta agenteen defizita estaltzeko planaren barruan sartzen dira.
Talgoren egoitza soziala eta fiskala Gasteizera itzuli da
Euskal partzuergoak (Sidenor, Finkatuz —Eusko Jaurlaritza— eta Vital) eta Industria Partaidetzarako Espainiako Gobernuaren menpeko sozietate publikoak egin dute horren alde. Halaber, taldearen egoitza soziala eta fiskala Ribabellosara (Araba) itzuliko da.
Unai Rementeria, BBK Fundazioaren presidente berria, Xabier Sagredoren ordez
Erakundearen Patronatua asteazken honetan bildu da, Bilbon, erabakia berresteko, ohar bidez jakinarazi duenez.