Lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lanaldi osoko kontratu gehiago aldarrikatu dituzte Bizkaiko erresidentzietako langileek

Grebara batu diren langileek salatu dute batez beste lanaldiaren % 45-70 hartzen dutela indarrean dituzten kontratuek, eta horrek ondorio larriak dakartzala: soldata are txikiagoak, ezegonkortasuna, behargin gutxiago, lan karga handiagoa eta kontziliaziorako aukera gutxiago, besteak beste.
Bizkaiko erresidentzietako langileen protesta, Bilbon
Bizkaiko erresidentzietako langileen protesta, Bilbon. Argazkia: ELA sindikatua

ELAk (sektore honetan gehiengoa duen sindikatua) deituta, hamar eguneko grebari ekin diote asteazken honetan Bizkaiko erresidentzietako beharginek, lan hitzarmenaren negoziazioa aldarrikatzeko.

Grebara batu diren langileek salatu dute batez beste lanaldiaren % 45 eta % 70 artean hartzen dutela indarrean dituzten kontratuek, eta horrek ondorio larriak dakartzala: soldata are txikiagoak, ezegonkortasuna, behargin gutxiago, lan karga handiagoa eta kontziliaziorako aukera gutxiago, besteak beste.

"Langileek denbora gutxi igarotzen dute adinekoen egoitzetan; horrenbestez, zerbitzua okerragoa da, egoiliar bakoitzari eskainitako arreta ez delako behar bestekoa. Are gehiago, txanda batzuetan oso langile gutxi daude", azaldu dute Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza parean egin duten elkarretaratzean.

Orain arte 29 greba egun egin dituzte Bizkaiko adinekoen egoitzetako beharginek. Gainera, LABek beste zenbait lanuzte deitu ditu, 2017tik berritu ez duten hitzarmena salatzeko.

Esan bezala, gaurtik martxoaren 29ra greban egongo dira. Horrekin, lantalde handiagoak, Foru Aldundiko erresidentzietako langileen baldintza berberak, langileak lehenengo egunetik ordezkatzea eta lanaldi osoko kontratuak ugaritzea lortu nahi dute, baita soldatak igotzea ere.

Hartara, bihar, bigarren greba egunean, Ezkerraldera eramango dituzte aldarrikapen horiek, eta ostiralean Getxon egingo dute protesta.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X