Multinazionalak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amazonek 9.000 kaleratze gehiago iragarri ditu

Kaleratze berri horiek dagoeneko iragarritakoei gehitu behar zaizkie; izan ere, azaroan hasi eta urtarrilera arte 18.000 langile baino gehiago kaleratu zituzten.
Amazon enpresako kamioi bat, Coventryn (Erresuma Batua). Argazkia: EFE
Amazon enpresako kamioi bat, Coventryn (Erresuma Batua). Argazkia: EFE

"Datozen asteetan" 9.000 kaleratze gehiago egingo dituela iragarri du Amazon konpainiak gaur.

Kaleratze berri horiek Amazonek dagoeneko iragarritakoei gehitu behar zaizkie; izan ere, azaroan hasi eta urtarrilera arte luzatu ziren. Orduan, hardware, zerbitzu, giza baliabide eta txikizkako salmentako ekipoetako 18.000 langile baino gehiago kaleratu zituzten.

"Erabaki zaila izan da, baina uste dugu hori dela onena enpresarentzat epe luzera begira", adierazi du Andy Jassy zuzendari nagusiak gaur, lehenik bere langileekin partekatu duen mezu batean eta gero agiri batean.

Jassyk adierazi duenez, murrizketa berri honek honako arlo hauetan izango du eragina: Amazonen web zerbitzuak (AWS), Teknologia eta Pertsonen Esperientzia Soluzioak (PXT), publizitate arloa eta Twitch streaming kanala.

Walmart biltegien ostean Ameriketako Estatu Batuetan langile gehien dituen bigarren enpresa da Amazon, eta 2022an 1.540.000 langile zituen, 2021ean baino % 4,7 gutxiago.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X