AURREIKUSPEN EKONOMIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2023an Espainiako ekonomia aurreikusitakoa baino gehiago haziko dela iragarri du Nazioarteko Diru Funtsak

% 1,5 haziko omen da aurten ekonomia, aurreikusitakoa baino lau hamarren gehiago. Horrela, euroguneko herrialde handien artean Espainian haziko da gehien barne produktu gordina, gaur kaleratutako txostenaren arabera.
orain-default-image
orain-default-image

Nazioarteko Diru Funtsak iragarri du 2023an Espainiako ekonomia uste zena baino lau hamarren gehiago (% 1,5) haziko dela. 2024rako, aldiz, hazkunde aurreikuspena jaitsi egin du, % 2raino, aurreko azterketan aurreikusitakoa baino lau hamarren gutxiago. Bi zenbakiok Europako batezbestekoaren gainetik daude: oro har, euroguneko herrialdetan % 0,8ko hazkundea espero da aurten, eta % 1,4koa, hurrengoan.

Aurreikuspen ekonomikoen txostena aurkeztu du gaur Nazioarteko Diru Funtsak, erakunde hori Washingtonen (AEB) egiten ari den batzarretan. Urtarrilean kaleratutako datuak eguneratu dituzte azken txostenean. Bertan zehazten denez, inflazioak beheranzko bideari eutsiko dio. Hala, 2023an % 4,3ra jaitsiko da kontsumorako prezioen indizea, eta 2024an, % 3,2ra.

Halaber, Europako Banku Zentralak interes tipoetan egindako igoerak Espainiako lan-merkatuan ondorio kaltegarririk ez duela izango ondorioztatu dute Nazioarteko Diru Funtseko adituek, eta langabezia-tasak behera egiten jarraituko duela aurreikusi dute.

Txostenaren arabera, aurten langabezia % 12,6raino jaitsiko da, hiru puntu gutxiago iazko datuekin alderatuta. Datorren urtean, berriz, langabeen kopurua % 12,4an kokatzea espero dute. Nolanahi ere, joera beheranzkoa den arren, euroguneko batezbestekoaren (% 6,8) oso gainetik legoke oraindik langabezia-tasa Espainian.

Pierre-Olivier Gourinchas Nazioarteko Diru Funtseko Ikerketa zuzendariak aurkeztu ditu datuok hedabideen aurrean. Horren hitzetan, azken urteotako gertakariek —pandemia eta Ukrainako gerra aipatu ditu— eragindako "moteltze ekonomikotik errekuperatzen ari da mundua". Aurreikuspenak "onak" diren arren, "zuhurtzia" eskatu du, etor daitezkeen "finantza arazo berriek" egoera berriro okerrera eraman dezaketelako.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X