BBVAk 3.900 milioi euro irabazi ditu ekainera arte, %31 gehiago, eta 2.100 milioi Caixabankek, %36 gehiago
2023ko lehen seihilekoa 3.878 milioi euroko mozkin garbia lortuta itxi du BBVAk, iazko epe berean baino % 31 gehiago, banketxeak gaur jakinarazi duenez.
Diru-sarrerak (marjina gordina) % 23,9 egin zuten gora, 14.148 milioi eurora arte.
Bestalde, entitateak iragarri du akziodunei tituluak berrerosiko dizkiela 1.000 milioi euroko operazio batekin. Horrela, akzioen prezioak gora egingo du eta akziodunek euren parte-hartzea handituko dute enpresan.
Mexikon eta Espainiako Estatuan izandako emaitzak onak dira, bereziki, BBVAren irabazien iturri nagusi. Espainian bakarrik 1.231 milioi euro irabazi ditu banketxeak interes tasen igoerei esker, iazko epe berean baino % 53,6 gehiago.
Bere aldetik, CaixaBankek 2.137 milioi euroko irabaziekin itxi du lehen seihilekoa, hau da, 2022ko aldi berean baino % 35,8 gehiagorekin, banku-marjinen hobekuntzak eta interes-tasen gorakadak bultzatuta.
Lehen seihilekoan, iazkoarekin alderatuta, bankuaren "core" diru-sarrerak % 31,3 hazi ziren, 7110 milioi euroraino. Erakundeak interesen marjinaren hazkundea nabarmendu du, 4.624 milioikoa izan baitzen, % 55,2 handiagoa.
Aseguru-zerbitzuaren emaitzak (+%18,5) eta bankaseguru partaidetuen diru-sarrerek (+%59,2) ere gora egin zuten, komisioen % 4,2ko beherakada orekatuta, nolabait.
Gainera, Caixabankek bederatzi milioi bezero gehiago erakartzea lortu du azken hamabi hilabeteetan, eta 164 milioi ditu gaur egun.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.