Ardoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako Errioxako upategietako soberakina bioerregaia egiteko destilatuko dute

Azken urteetan ekoiztutakoa baino askoz gutxiago saldu da, eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzek saldu ez diren 9 milioi litrori irtenbidea eman nahi diete.
Arabako Errioxako ardoa destilatzeko laguntzak.
Arabako Errioxako ardoa destilatzeko laguntzak.

Arabako Errioxako ardo-ekoizleek industriara eta energiara bideratu ahalko dituzte saldu ezin izan dituzten litroak, Errioxako jatorri-izenak eskatuta Eusko Jaurlaritzak onartu dituen dirulaguntzak baliatuta. Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak azaldu duenez, gehienez 8 milioi euro bideratuko dituzte 9 bat milioi litro destilatzeko, upategietako soberakinari irtenbidea emate aldera.

Ardo-ekoizleek arazo handiak dituzte ekoizten duten guztia saltzeko, Ukrainako gerraren eta Erresuma Batuko merkatua Europar Batasunetik at egotearen ondorioz, eta milioika litro horiek merkatutik atera nahi dituzte, eskaintza eta eskaria orekatuta, prezioek behera egin ez dezaten.

Zenbait upategik azken hiru urteotako uzta dute pilatuta. "Arazo bat daukagu ardoaren salmentarekin. Oso urte txarra pasatzen ari gara", esan dio sailburuordeak EITBri.

Upategiek destilatzen duten ardo hori soilik industriara edo energiara (bioerregaiak) bideratu ahalko dute, ez berriro edari alkoholikoak egitera.

Arabako Errioxako ardoa destilatzeko laguntzak. Arabako Errioxako ardoa destilatzeko laguntzak.

2022ko uzta destilatzea diruz lagunduko dute, ardo beltza gorria baino hobeto ordainduta. 500.000 litrotik gora ekoiztu zutenek % 10 izango dute estalita, eta ekoizle txikiagoek % 15 (250.000-500.000 litro) eta % 10 (250.000 litrotik behera).

Orozen arabera, neurria erradikala da, baina merkatuari dinamismoa emateko azken irtenbidea zen. Epe ertain eta luzera, Errioxa jatorri-izenak beste neurri batzuk aztertu beharko ditu. Mahastiak kentzeko aukera mahaiaren gainean dago, helburua eskaintza eta eskariaren arteko aldea berriz orekatzea baita.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X