Abian da errenta kanpaina Araban eta Gipuzkoan, eta gaurdanik autolikidazio proposamena onartu daiteke
Astearte honetatik, apirilak 7, Arabako eta Gipuzkoako ogasunek egindako autolikidazio proposamenak onartu edo aldatu ditzakete zergadunek. Ostegunean, apirilak 9, hasiko da errenta aitorpenaren kanpaina Nafarroan, eta apirilaren 15ean, berriz, Bizkaian.
2025eko errenta aitorpenaren kanpaina abian da astearte honetatik, apirilak 7, Araban eta Gipuzkoan. Gaurdanik, bi foru ogasunek egindako autolikidazio proposamena onartu edo aldatu dezakete Arabako nahi Gipuzkoako zergadunek.
Araban, 202.576 pertsonak egingo dute PFEZaren aitorpena, eta horietatik % 70ri inguru dirua itzuliko diete. Kalkuluen arabera, 85 milioi euroko saldo garbia egongo da zergadunen alde. Rentafacil modalitatea erabiliko da gehien-gehin, eta Ogasunak 147.928 zergaduni egingo die proposamena (% 73). Kanpaina ekainaren 25ean amaituko da.
Gipuzkoan, apirilaren 13an irekiko da Ogasunaren bulegoetan aurrez aurreko arretarako hitzordua eskatzeko epea, aitorpena egiteko laguntza behar dutenentzat.
Apirilaren 14an, Ogasunaren bulegoetan hasiko da aurrez aurreko arreta, eta bertan langile espezializatuek zergadunei lagunduko diete aitorpena aurkezten. Hortik aurrera, zergadunek bi hilabete pasatxo izango dituzte aitorpenak aurkezteko. Azkenik, uztailaren 2an, errentaren kanpaina itxiko da, eta amaituko da 2025eko zerga-ekitaldiari dagokion aitorpena aurkezteko epea.
Erreforma fiskalak, Gipuzkoan, 105 milioi euroko eragina izango du, zergadunen alde. Arabako Ogasunak zergadunei 195 milioi euro itzultzea aurreikusten du. Guztira, 202.000 PFEZ aitorpen espero dira, aurreko ekitaldian baino % 1 gehiago, horietatik % 70, itzultzekoak.
Gainera, zerga-erreformaren ondorengo lehen errenta-kanpaina izango da, etxebizitzari, zainketei, kontziliazioari, BGAEei eta energia-trantsizioaren gaineko kenkari berriak ezarrita.
Gainerako lurraldeei dagokienez, ostegunean, apirilak 9, hasiko da kanpaina Nafarroan, eta apirilaren 15ean, ordea, Bizkaian.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.