PENTSIOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pentsioen gastua inoizko handiena izan da Espainiako Estatuan, irailean

Gizarte Segurantzak 12.051 milioi euro erabili ditu irailean pentsiodunei ordaintzeko, iaz hilabete berean baino % 10,9 gehiago. Guztira, kotizazio bidezko 10.073.434 pentsio ordaindu ditu Gizarte Segurantzak eta 9,12 milioi pertsona izan dira onuradunak.
Pentsiodunen manifestazioa, Iruñean
Pentsiodunen manifestazioa, Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE

Pentsioen gastuak orain arteko markak hautsi ditu Espainiako Estatuan eta irailean Gizarte Segurantzaren kotizazio bidezko pentsioen nomina 12.051,4 milioi eurokoa izan da, iaz hilabete berean baino % 10,9 gehiago, Gizarte Segurantza, Inklusio eta Migrazio Ministerioak gaur zabaldutako datuen arabera.

Pentsioen fakturak uztailean gainditu zuen lehen aldiz 12.000 milioiren langa, eta irailean beste errekor bat ezarri du.

Jose Luis Escrivak gidatzen duen ministerioak kotizazio bidezko 10.073.434 pentsio (erretiroa, ezintasun iraunkorra, umezurtz eta alarguntasun pentsioak) ordaindu ditu irailean eta 9,12 milioi pertsona izan dira onuradunak.

Urte hasieran pentsioak KPIaren arabera igo ondoren, hileko batez besteko erretiro pentsioa 1.376,4 eurokoa izan da irailean, iaz hilabete berean baino % 9,5 gehiago.

Hilabeteko batez besteko pentsioa (erretiroa, ezintasun iraunkorra, umezurtz eta alarguntasun pentsioak) 1.196,35 eurokoa da, eta % 9,5 igo da iazko irailetik aurtengo irailera.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X