Nafarroako Gobernuak bere gain hartuko ditu AP-15ean egun berean egindako joan-etorrien deskontuak
AP-15 autobideko erabiltzaileek gutxiago ordaintzen jarraituko dute gutxienez 2027ra arte, legegintzaldi honetan Nafarroako Gobernuak bere gain hartuko baititu egun berean egindako joan-etorriei aplikatzen zaizkien deskontuak.
Nafarroako Gobernuak gaur hartu duen erabakiaren ondorioz, erabiltzaileek ibilbide horien BEZa baino ez dute ordainduko Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilariak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan adierazi duenez.
2019an Nafarroako Gobernuak aldi baterako deskontu gehigarri bat aplikatzea onartu zuen 24 orduren buruan joan-etorria egiten duten ibilgailu arinei.
Neurriak % 100eko murrizketa dakar erabiltzaileek ordaindu beharreko prezio garbian, Nafarroako Gobernuak eta Audenasa enpresak (Irurtzun eta Tutera arteko ordainpeko autobidea kudeatzen duena) sinatutako akordioaren arabera. Hasiera batean adostu zuten deskontu horiek indarrean egongo zirela 12 milioi eurora iritsi arte, hori baitzen Espainiako Sustapen Ministerioak diruz lagundutako zenbatekoa. Foru Gobernuaren aurreikuspenen arabera, urriaren erdialdean gaindituko da kantitate hori eta horregatik erabaki du deskontuaren kostua bere gain hartzea.
Foru Gobernuak 11.904.000 euro jarriko ditu deskontuen gastua bere gain hartzeko. Erabiltzaileek, orain arte bezala, Via T gailuarekin ordaindu eta AP-15ean deskontuak eskuratzeko izena emanda egon beharko dute.
Deskontu horiek izango duten eragina azaltzeko adibide bat jarri du Arasti kontseilariak. Esaterako, hilabetean 20 bidaia egiten dituen pertsona batek 211 euro ordaindu beharko lituzke, 77,80 euro gaur egun indarrean dauden deskontuekin, eta 16,32 euro, berriz, gaur onartu den neurriarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.
Aldizkari ofizialak argitaratu ditu jada Espainiako Gobernuaren krisiaren aurkako neurriak, eta bihar jarriko dira indarrean
Elektrizitatearen BEZa % 21etik % 10era jaitsiko da, gasolinaren, gasolioaren eta beste hidrokarburo batzuena bezalaxe.
Tubos Reunidoseko langileek trafiko arazoak eragin dituzte Bilbon, Sabino Arana etorbidea moztuta
Tubos Reunidoseko langileek Sabino Arana etorbidea moztu dute. Argazkia: EITB Media
EBZk inflazioaren gorakada eta hazkundearen moteltzea aurreikusi ditu, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz
Abenduko proiekzioekin alderatuta, aurten bereziki inflazioak gora egingo duela ohartarazi du Europako Banku Zentralak (EBZ), Ekialde Hurbileko gerraren ondorioz energiaren prezioak nabarmen igo direlako.
Angularik ezin dela arrantzatu berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziea egoera kritikoan zegoela egiaztatu baitzuen.
Diesel litroa 2 eurotik gora dago Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.