Eusko Jaurlaritza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urriaren 31n amaituko da 3 urtetik beherako haurren laguntza atzeraeraginez jasotzeko eskaerak egiteko epea

Ordutik aurrera, familiek hiru hilabeteko epea izango dute, umea jaiotzen denetik zenbatzen hasita, dokumentazioa aurkeztuz dirulaguntza eskatzeko.
Haurra.
Haurra.

Datorren asteartean, urriaren 31n, amaituko da 3 urtetik beherako umeak hazteko eta mantentzeko Eusko Jaurlaritzak ematen duen dirulaguntza atzeraeraginez (2023ko urtarrilaren 1etik edo haurra jaio denetik aurrera) jasotzeko eskaerak aurkezteko epea.

Laguntza telematikoki edo aurrez aurre eska daiteke, dokumentazioa Zuzenean zerbitzuaren ordezkaritzetan, Correoseko bulegoetan edo udaletxeetan aurkeztuta.

Azarotik aurrera, beste fase bat hasiko da, eta familiek hiru hilabete izango dituzte, umea jaiotzen denetik, eskabidea egiteko. Eskabidea tarte horretan aurkezten ez bada, laguntzak eskabidea aurkezten den egunetik zenbatuko dira, ez da atzeraeraginik izango.

Laguntzak 2023ko urtarrilean abian jarri zirenetik, Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak 57.256 eskabide jaso ditu; 46.364k jada jaso dute ordaintzeko agindua, eta horrek esan nahi du aktibatuta daudela 34.709 familiari zuzendutako laguntzak (familia askok haur bat baino gehiago dituzte).

Hilean 200 euroko laguntzak umea jaio eta 3 urte bete arte ematen dira. Hirugarren umearen kasuan, laguntza hori 100 euro gehiagokoa da hilean, 7 urte bete arte.

Umeak % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna edo mendekotasun-egoera aitortuta badu, aurreikusitako laguntzak bikoiztu egingo dira.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X