Kutxabankek 385,2 milioi euro irabazi ditu irailera arte, iazko aldi berean baino % 53,8 gehiago
Kutxabankek 385,2 milioi euro irabazi ditu urteko lehen bederatzi hilabeteetan, iazko epe berean baino % 53,8 gehiago.
Finantza erakundeak ohar batean azaldu duenez, banku negozioaren diru-sarrerak % 44 hazi dira, interes tasaren bilakaeraren eta aseguruen negozioaren emaitza onen ondorioz. Hain zuzen ere, aseguruen negozioak 125 milioi euroko ekarpena egin dio Kutxabank Taldeari emaitzen kontuan.
Kutxabankek administratutako bezero baliabideak % 7,8 hazi dira, 77.935 milioi euroraino. Zehazki, inbertsio fondoetan % 25ekoa izan da igoera, % 12koa eperako aurrezkian eta aurrezki planetan, eta % 7koa aurreikuspen produktuetan.
Inbertsio fondoen alorrean, merkatu kuota (% 7,43) irabazten jarraitzen du Kutxabankek, eta harpidetza garbi gehien izan duen laugarren taldea da. Gaur egun, 25.000 milioi euro inguru ditu inbertsio fondoetan eta diru zorro delegatuetan kudeatuta.
Bestalde, Kutxabankek guztira 2.524 milioi euro bideratu ditu hipoteka mailegu berrietara irailera arte, erakundearen aurreikuspenak erabat gaindituta. Horrez gain, kontsumoko maileguak % 10 hazi dira, eta merkataritzakoak, % 60.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak zuhurtzia eskatu du AEBko Auzitegi Gorenak muga-zergen eta Trumpen tasa global berriaren inguruan hartutako erabakiaren ostean
Gogoratu du indarrean jarraitzen dutela altzairu eta aluminioari (% 50) eta autoei (% 15) eragiten dieten muga-zergek.
Tubos Reunidos eta Maderas de Llodio enpresetako langileei babesa adierazteko mobilizazio jendetsua egin dute
"Ez diegu utziko etorkizuna lapurtzen" lelopean, Amurrioko kaleak zeharkatu dituzte. Aiaraldea eskualdeak egoera kritikoa bizi du, Arabako langabezia-tasa handienarekin, eta mobilizazio horrek inguruko industria defendatzeko ere balio izan du.
Medikuek hiriburuetan egindako manifestazioekin eman dute amaitutzat estatutu propioa eskatzeko astebeteko greba
Parte-hartze handia egon dela ziurtatu dute, eta ezohikoa izan arren, zerbait lortzeko grebaren bidea azpimarratu besterik ez dutela egin. Aldaketarik ez badago, grebaren bigarren astea martxoaren 16an hasiko da.
Lehendakariak iragarri du Ayesaren egoitza Donostian egongo dela
Pradalesek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak eta erosketan parte hartzen ari diren gainerako akziodunek erabakia hartu dute jada. "Ayesa Donostian sortu eta garatu zen, eta bertan jarraitu behar du", esan du.
Etxebizitzen salerosketak % 14,7 hazi ziren iaz EAEn, 2007ko burbuilako markak gaindituz
INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur jakinarazi dituen datuen arabera, salerosketen kopuruak bigarren urtez jarraian egin du gora.
Jauregik dio industria bazkide bat aurkitu behar dela, eta horretarako ezinbestekoa dela zorraren arazoa konpontzea
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak bere elkartasuna adierazi die Tubos Reunidoseko langileei, baina enpresaren egoera oso larria dela nabarmendu du. Gakoa industria bazkide bat aurkitzea dela esan du, eta gaineratu du horretarako ezinbestekoa dela zorraren arazoa konpontzea.
Ayesaren egoitza Donostian egongo da
Imanol Pradales lehendakariak iragarri du Ayesaren egoitza Donostian egongo dela, akziodunek adostu dutenez.
Albiste izango dira: Medikuen greba, Tubos Reunidos eta Maderas de Llodio enpresetako langileen mobilizazioa, eta Eusko Legebiltzarreko kontrol saioa
Orain.eus atarian gaur albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Langile talde batek Metal Group erosi eta Legutioko planta salbatu nahi du
Duela aste batzuk, enpresak itxi zuen, bezero nagusiak bere piezak erosteari utzi eta Txinan erostea erabaki ondoren.
Sidenorren otsailaren 10eko erregistroa baliogabetzeko eskatu dio Jainagak Espainiako Auzitegi Nazionalari
Espainiako Polizia Nazionala Basauriko Sidenorren egoitzara sartu zen Israeli altzairua saltzeagatik egindako ikerketari buruzko informazioa biltzeko.