Lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko kiroldegietako langileek hamar greba egun deitu dituzte apirilean eta maiatzean

Azken hilabeteetan egindako greben ondotik, mobilizazioak areagotzea erabaki dute eta apirilaren 10ean, 11n, 12an, 13an, 15ean eta 16a eta maiatzaren 4an, 5ean eta 9an greba egingo dute.
Kiroldegietako langileen mobilizazio bat Bilbon, artxiboko argazki batean
Kiroldegietako langileen mobilizazio bat Bilbon. Artxibook argazkia: @ELABilbo

Bizkaiko kiroldegietako langileek hamar greba egun deitu dituzte apirilean eta maiatzean, ELA sindikatuak jakinarazi duenez. Guztira, 2.000 bat pertsonak lan egiten dute Bizkaiko sektore horretan.

ELAk salatu duenez, sektoreko lan hitzarmena 2022ko abenduaren 31n iraungi zen eta negoziazioa "gehiegi luzatzen" ari da.

Abenduko, urtarrileko, otsaileko eta martxoko greben ondotik, mobilizazioak indartzea erabaki dute, eta apirilaren 10ean, 11n, 12an, 13an, 15ean eta 16a eta maiatzaren 4an, 5ean eta 9an greba egingo dute.

Apirilaren 10ean, mobilizazioak eskualdeetara zabalduko dira eta protestak egingo dituzte Bilboko La Casilla, Sestaoko Las Llanas, Galdakaoko Urreta eta Zallako kiroldegietan, eta Sopela, Elorrio, Derio, Leioa eta Elorrioko udaletxeen aurrean.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X