Gasteizen AHTa lurperatzeko lanek aurrera egin dute bost urtez blokeatuta egon ostean
Abiadura handiko trenaren (AHT) Gasteizko sarrera eta irteerako proiektuaren txostena onartu du bart Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Ministerioak. Horrekin batera, argi berdea eman die lur azpiko geltoki berria eraikitzeko lanei.
11.000 alegazio jaso ditu bost urtean egitasmoak, eta horiek guztiak aztertu ostean iritsi da onespena. Hain zuzen ere, obra horiek Salburua inguruan izan dezaketen ingurumen-inpaktuarekin lotuta aurkeztu dituzte alegazio gehienak.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak gogora ekarri du Ministerioak eman beharreko pauso bat zela aipatutakoa, martxoan ingurumen inpaktuaren gaineko deklarazioa onartu ondotik.
Behin baimen hori lortuta, Arkautiko lotunearen afera zehaztea falta da. Handik izango ditu AHTak Euskadiko gainerako hiriburuekin loturak, eta baita frantziar Estatuarekin ere.
Atzo sinatutako txostenean ez dute ezer berririk jaso. Hau da, AHTa 3,6 kilometroko tunel batetik iritsiko da Gasteizera. Tunel horrek Salburua eta Pedro Asua kalea lotuko ditu.
Geltoki berriak bi solairu eta 400 ibilgailurentzako aparkalekua izango ditu lur azpian.
Garmendia: "Gobernua tramiteak azkartzen ari da"
Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkari Marisol Garmendiak esan du "jakitun" direla abiadura handiko trenak duen garrantziaz, eta horregatik, "tramite guztiak azkartzen" ari direla, azpiegitura hori lehenbailehen erabilgarri egon dadin.
Arriolak nabarmendu du azterlanaren onarpena "inflexio puntu bat" dela
Iñaki Arriola jarduneko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak positibotzat jo du Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko Ministerioak Gasteizko trenbidea lurperatzeari eta Arkautiko lotuneari buruzko behin betiko informazio azterlana onartu izana. Martxoan ingurumen-inpaktuaren adierazpena onartu ondoren, informazio azterlana onartzea espero zela adierazi du, eta "oso albiste ona" dela azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda barrura sartu dira, eta desordenak eta kalte materialak eragin dituzte, irudiek erakusten dutenez.
Eusko Jaurlaritzak 1047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enpleguaren babesa, ETEentzako laguntza finantzarioa, ETEen dibertsifikazioa eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko, Hegoaldean, ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Piketeek Bilboko sarrera errepidea itxi dute, San Mamesen
"Gaur, greba orokorra" eta "Borroka da bide bakarra" oihukatuz, hainbat pertsonak Bilbotik irteteko errepidea itxi dute, San Mamesen, goizeko lehen orduan.
Gutxieneko soldata propioaren aldeko greba orokorra "jarraipen zabala" izaten ari dela jakinarazi dute sindikatu deitzaileek
ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, jarduera ohiko astegun batekoa baino askoz baxuagoa da, eta trafikoaren dentsitatea nabarmen jaitsi da. Halaber, piketeek errepideak moztea eragin dute, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean.
Medikuek bigarren greba astea hasi dute, estatutu propioa eskatzeko
Horien ordezkarien arabera, otsailean lanuzteak izan zirenetik "ez da harreman formalik izan" greba batzordearen eta Espainiako Osasun Ministerioaren artean.
Hauek dira gaurko greba orokorrerako ezarritako gutxieneko zerbitzuak Hego Euskal Herrian
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak funtsezko eremuetan, hala nola Osasunean, Hezkuntza eta Larrialdietan, bete beharreko gutxieneko zerbitzuak finkatu dituzte. Honako hauek bermatuko dira.
EAEko medikuek beren aldarrikapenei "egitateekin" erantzuteko eskatu dute
Medikuntzako ehunka profesionalek euren aldarrikapenei "egitateekin" erantzuteko eskatu dute astelehen honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan egindako manifestazioetan, eta "kosta ahala kosta" helburuak lortuko dituztela ziur agertu dira.