DIMISIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko SUP sindikatuko bigarrenak dimisioa eman du eta sindikatuaren bilakaera ultra salatu du

Desokuparekin akordioa erdietsi ondotik iritsi da dimisioa, uste baitu "oso larria" dela horrelako erakunde batekin hitzarmena adostea. Bizkaiko Poliziaren Sindikatu Bateratuko Antolakuntza idazkariaren aburuz, "sindikatuak bere printzipioak alboratu ditu eta tresna politiko bihurtu da".
Sinaduraren unea. EITBren artxiboko irudi bat
Sinaduraren unea. EITBren artxiboko irudi bat

Bizkaiko Poliziaren Sindikatu Bateratuko (SUP) Antolakuntza idazkariak uko egin dio bere karguari eta afiliatu-izaerari, erakunde horren "bilakera ultra" argudiatuta, duela egun gutxi sindikatuak eta Desokupa taldeak 30.000 sindikatuko kideentzako prestakuntza hitzarmena sinatu ondotik. Horren arabera, "onartezina" da Desokupa bezalako plataformarekin, "diskriminazioa eta gorrotoa sustatzen dituenarekin", eta "legez eratutako gobernu bat ahuldu" nahi duen talde batekin hitzarmena erdiestea.

Gutun bidez  eta Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Sindikatu Bateratuaren Idazkaritza Nagusiari zuzendutako gutun baten bidez, Bizkaiko SUP sindikatuko bigarrenak salatu du erakunde hori "interes pertsonalen zerbitzurako tresna politiko" bihurtu dela.

Era berean, azaldu du karguari eta afiliazioari uko egiteko arrazoi nagusia dela "SUPek azkenaldian hartu duen norabide ultraeskuindarra". Desokuparekin duela gutxi egindako akordioa, "itzulerarik gabeko puntua da bilakaera horretan", esan du, eta "oso larritzat" jo du Desokupa bezalako erakunde batekin hitzarmena adostea".

Oharrean gaineratu du "onartezina" dela SUPek "aliantzak egitea pertsona talde jakin batzuekiko diskriminazioa eta gorrotoa sustatzen duen erakunde batekin", eta uste du sinadura horrekin argi geratzen dela "sindikatuak bere printzipioak alde batera utzi dituela eta tresna politiko bihurtu dela".

Hori guztia dela eta, "SUPek bere bilakaerari buruz hausnartu" dezan dei egin du, sorrerako "sindikatu independente gisa" lanean jarduten jarraitzeko "polizien interesekin konprometituta".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X