Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako Ogasunak 1.755,7 milioi euro bildu ditu abuztura arte, 2023an baino % 1,4 gehiago

Zerga zuzenetatik jaso du diru gehien (iaz baino % 2,5 gehiago); guztira, 915,3 milioi euro (iaz baino 22,3 gehiago).
Arabako Ogasuna
Arabako Ogasuna. Argazkia: Arabako Foru Aldundia

Arabako Ogasunak 1.755,7 milioi euro bildu ditu abuztura arte, 2023an baino % 1,4 gehiago.

Zerga zuzenetatik jaso du diru gehien (iaz baino % 2,5 gehiago); guztira, 915,3 milioi euro (iaz baino 22,3 gehiago).

Kontrara, zerga ez zuzenetatik bildutako diru kopuruak % 0,8 egin du behera (5,7 milioi euro). Hain zuzen ere, urteko lehen zortzi hilabeteetan 684,2 milioi euro bildu ditu bide horretatik.

Zerga zuzenen kasuan, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergatik (PFEZ) 655,9 milioi euro jaso ditu, 2023ko tarte berean baino 10,3 milioi gehiago (% 1,6).

Laneko atxikipenak ere % 6,7 igo dira, 701,5 milioi euro bildu baititu horien bidez, iaz baino 44 milioi gehiago.

Uztailera arte bildutako diru kopuruak, era berean, erakusten du errenta aitorpenaren kanpainan itzultze kopurua gehiago hazi zela diru sarrerena baino. Hain zuzen ere, 2023an baino 44,9 milioi euro itzuli ditu Arabako Ogasunak aurten. Horretan bi faktorek izan dute eragina: batetik, oraindik zabalik dago PFEZa ordaintzeko zabaldutako bigarren epea, eta bestetik, mutualitateen aferarekin lotuta Auzitegi Gorenak emandako ebazpena aplikatuta, zergadunei zegokien dirua itzuli behar izan die Ogasunak abuztuan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X