bm supermerkatuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal akziodunak eskaintza bat prestatzen ari dira, BM supermerkatua Carrefourrek eros ez dezan

PAI Partners Frantziako inbertsio-funtsa, bere Uvescoren akzioak (%70) 800 milioi euroren truk saltzeko negoziatzen ari da.
BM supermerkatuak. Artxiboko irudia.
BM supermerkatuak. Artxiboko irudia.

Hainbat euskal akziodun PAI Partners Frantziako inbertsio-funtsari eskaintza bat egiteko prestatzen ari dira, BM supermerkatu-katea Carrefourrek eros ez dezan, eta horrela, BM Euskadin gera dadin.

PAI Partnersek Uvescoren akzioen % 70 erosi zuen 2021eko abenduan negozioa zabaltzeko asmotan. 2024ko ekainean, berriz, Uvescoren bere zatia Carrefourri saltzea negoziatzen hasi zen 700-800 milioi euro inguruan.

Albiste horren aurrean, hainbat euskal akziodunek kontraeskaintza bat prestatzen ari dira salerosketa hori gelditzen saiatze aldera, eta horrela, BM supermekatuak Euskadin gera daitezen.

Jose Miguel Ayerza Adegiko zuzendari nagusia kezkatuta agertu da Carrefourren eskaintzaren aurrean, gero eta euskal enpresa gehiagok amaitzen dutelako dirua irabaztea helburu duten funtsen eskuetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Petrolero de Venezuela en Bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da

Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X