47 urteko langile bat hil da Loiun, lantegi bateko teilatutik erorita
47 urteko langile bat hil da Loiun (Bizkaia), lantegi bateko teilatutik 10 metro behera erorita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, Larrondo kaleko pabilioi batean izan da lan istripua, 11:10 inguruan.
Kolpearen ondorioz, lekuan bertan zendu da.
ELAk erakunde publikoei eskatu die "ikuskatzeko baliabideak handitzeko, Legea betetzen dela kontrolatzeko eta lan-istripu gehiago saihesteko", gaur Loiun gertatutakoa, esaterako.
ELAk azaldu duenez, hildako behargina Amurrioko (Araba) Amiantec 3000 enpresakoa zen, baina GECSAn (Loiu) azpikontratatuta zegoen. Pabiloiaren estalkian lanak egiten ari zen, eta teilatutik lantegi barrura erorita hil da.
Aurten, ELAk ohartarazi duenez, "45 pertsona hil dira lan-istripuan, guztira, Hego Euskal Herrian, eta Espainiako Estatuaren buruan jarraitzen du ezbeharrei buruzko datuetan". Horietako zazpi altueran izandako erorikoen ondorioz hil direla adierazi du sindikatuak.
"Arrisku-faktore hori da, oraindik ere, urtero gertatzen diren istripu hilgarrien arrazoi nagusietako bat. Heriotza horiek saihestu egin daitezke, behin eta berriz eta etengabe huts egiten duten oinarrizko segurtasun-neurriekin", gogorarazi du ELAk.
Hori dela eta, sindikatu abertzaleak lan-istripu hilgarria eragin duten inguruabarrak ikertzeko eta argitzeko eskatu du, baita "babes eta prebentzio neurri faltagatik izan daitezkeen erantzukizunak garbitzeko ere".
Hego Euskal Herrian gaur hil den bigarren langilea da. Olletan, gaur goizean, behargin bat hil da, 8 metroko altueratik erorita.
LAB, ESK, Steilas, EHNE-Etxalde, Hiru eta CGT-LKN sindikatuek elkarretaratzea deitu dute ostegunerako, 11:00etan, Iruñeko Gaztelu plazan, bi istripu larrion aurka protesta egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Abereak txertatzearen aldeko eta kontrakoak daude gurean, horrek ondorio ekonomikoak izan ditzakeelako
Nafarroako Gobernuak behi, zezen eta txekor guztiak txertatu nahi ditu, eta horren alde agertu da sektorea ere. EAEn, aldiz, hainbat abeltzain horren kontra agertu dira, txertoa jarri ezkero, haragiaren balio ekonomikoan eragina izango lukeelakoan. Alabaina, kasu bakar bat agertzekotan, etxaldeko abelburu guztiak sakrifikatzea eragingo luke.
Sindikatu medikuek ez dute onartu Osasun Ministerioaren azken eskaintza, eta negoziazio mahaia utzi dute
CESM eta ASM zentralek elkarrizketa "dinamitatzea" leporatu diote Osasun Ministerioari. Mobilizazio berriak iragarri dituzte.
Nekazarien protestek Ipar Euskal Herrian eta Frantzia osoan jarraitzen dute dermatitis nodularragatik eta Mercosurren itunaren aurka
Dozenaka nekazarik hainbat autobide moztu dituzte Frantziako Estatuan, tartean A-63a, Hego Euskal Herriko mugan.
ELAk, LABek eta Steilasek sektore publikoan euskaraz lan egiteko eta zerbitzua eskaintzeko eskubidea bermatzeko eskatu dute
Euskararen aurkako oldarraldi judizialaren aurrean, alderdiei zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta arreta jasotzeko bermeak emango dituen lege bat exijitu diete. LABek EAJri ausardia eskatu dio EH Bilduren proposamena babesteko. ELAk ere uste du EH Bilduren proposamena jeltzaleena baino hobea dela.
Nafarroak baimena eskatu dio EBri 120.000 abelbururi dermatosi nodularraren aurkako txertoa jartzeko
Aierdik azaldu duenez, azken egunotan gaitzaren bi foku atzeman ditu Frantziako Gobernuak, horietako bat, "Nafarroatik gertu dagoen eremu batean".
Martxoan hasiko dira Ertzaintzako lan-eskaintza publikoko azterketak, 150 plaza betetzeko
Probak plantilla indartzeko eta agenteen defizita estaltzeko planaren barruan sartzen dira.
Talgoren egoitza soziala eta fiskala Gasteizera itzuli da
Euskal partzuergoak (Sidenor, Finkatuz —Eusko Jaurlaritza— eta Vital) eta SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Gobernuaren menpeko sozietate publikoak egin dute horren alde. Halaber, taldearen egoitza soziala eta fiskala Ribabellosara (Araba) itzuliko da.
Unai Rementeria, BBK Fundazioaren presidente berria, Xabier Sagredoren ordez
Erakundearen Patronatua asteazken honetan bildu da, Bilbon, erabakia berresteko, ohar bidez jakinarazi duenez.
Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak eutsi egingo diote Urdaibain 300 milioi inbertitzeko planari
Aldundia, Jaurlaritzarekin batera eta "20 udalekin batera", uztailetik ari da "enpresen lehiakortasuna" bultzatzeko plana ezartzen, lurzoru industriala sortzeko, lanbide-heziketa indartzeko, eskualdean egon ohi diren sektore ekonomikoen indarguneei balioa emateko neurriak hartzeko eta horien inguruan jarduera berriak sortzen saiatzeko.
Pentsiodunen mugimendua 24 orduko itxialdi bat egiten ari da Gasteizen, ostegun honetako manifestazioen atarian
50 pentsiodun inguru 24 orduko itxialdi bat egiten ari dira Gasteizko Koroatzearen elizan. Bihar, itxialdia bukatuta, manifestazioa egingo dute Arabako hiriburuan, Lanbidearteko Gutxieneko Soldatarekin parekatutako gutxieneko pentsioen osagarri bat aldarrikatzeko. Iruñean ere deituta dago manifestazioa.